[itzul] Bana, bina...

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Urt 23, 10:08:50, CET 2009


(Konturatu gabe behin eta berriro esateagatik gura barik okerreko forma
ezagunagoa egin ez dakigun, hona ohartxo bat: Enkarterri > Enkarterrin)

Jon
 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Laxaro Azkune
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko urtarrilak 22 18:04
Nori: patxi a bildua elhuyar.com; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Bana, bina...

Lehenbiziko adibidea ongi iruditzen zait baina bigarrenean zerbait falta
du,
hau da, "Ezker abertzaleak  eta (beste norbaitek, berdin zait nor) bina
ordezkari lortu dituzte Arratian eta Bilbon, eta bana Enkarterrian,
Busturialdean eta Durangon", baina ez zait iruditzen hori esan nahi
zuenik
hori idatzi duenak, eta, beraz, "Ezker abertzaleak bi ordezkari lortu
ditu
Arratian eta Bilbon, eta bat Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon"
beharko luke nire ustez.
Laxaro

2009/1/22 Patxi Petrirena <patxi a bildua elhuyar.com>

> Arratsalde on:
>
> Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen
erabilera
> baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka. Googlen "bina
> ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat zuzena eta
bestea
> okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat daukadan horren antzeko
asko
> ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi eta ekarpenen zain... Mila esker.
>
> Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte
Segurantza
> Sailak bina ordezkari izango dituzte.
>
> Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta
bana
> Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
>
>
> Patxi
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago