[itzul] convertidor de óxido
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Uzt 22, 11:32:36, CEST 2009
es convertidor de óxido
fr convertisseur de rouille
en rust converter
Erreakzio kimiko baten bidez, oxidoa, herdoila, egonkortu eta geruza
babesgarri bihurtzen duen produktua da.
Frantsesez eta ingelesez "rouille/rush" erabiltzen dutenez, euskaraz ere
berdin egin liteke eta, "oxido" erabili beharrean, "herdoil" edo "uger"
erabil liteke. Teknologian "desugerketa" eta abar erabiltzen direnez,
beharbada "uger" izan liteke egokiena.
"converter/convertidor" delakoa "bihurgailu" euskaratu ohi da tresna edo
makina bat denean. Kasu honetan ez da hori, substantzia bat da, produktu bat
da. Horregatik, nire ustez egokiena litzateke <-garri> atzizkia baliatzea,
hala jokatu ohi baitugu "zerbait egiten duten substantziak" adierazten duten
hitz-eratorriak sortzeko orduan. Adibidez, "gehigarri, lodigarri,
gardengarri, gozagarri"...
Horiek horrela, "ugerraren bihurgarri" eman liteke. Nolanahi ere, hortik
hasita, terminoa trinkotze aldera, hitz-elkarketara jo liteke, eta
"uger-bihurgarri" egin ("aho-bizigarri, bihotz-altxagarri, hortz-babesgarri,
antena-luzagarri" eta abarren bidetik). Nik, marrafiloa izanik, marratxoz
idazten ditut horrelako hitz-elkarteak, jakina. Marratxo hori aukerakoa
izanik ere, horrelakoetan marratxoa jartzeko aholkua emango nieke
marrafoboei, gauza bat baita "uger bihurgarria" (izena + izenondoa) eta
beste bat, oso bestelakoa, "uger-bihurgarria" (izena + izena).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
El 22 de julio de 2009 10:36, zorion zamakola <
itzulzorion.zamakola a bildua gmail.com> escribió:
> Nola itzul liteke hori? Inon itzulita ikusi duzue? Pinturan erabiltzen den
> produktua da: "El convertidor de óxido es un producto que actúa sobre el
> óxido, transformándolo en una capa protectora del metal, impidiendo que el
> óxido avance, y puede ser rojo (lo habitual) pero también se hace de color
> blanco, para cubrir con ese color y no tener que repintar",
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago