[itzul] Canal Senado

Amaia Imaz Clemente amaia_imaz a bildua yahoo.es
Or, Eka 5, 15:49:18, CEST 2009


Arratsalde on!

Espainiako Senatuko telebista kanala da hori eta, "Senatuko Kanala / Senatuko kanala" (maiuskula bai ala ez?) alde batera utzita, bueltak ematen nabil Senatua Kanala edo Senatu Kanala izan beharko lukeen. Kontua da behin eta berriz azpimarratu digutela izen ofiziala "Senado de Espaņa" dela, ez "El Senado de Espaņa", eta uste dut horregatik nahasi naizela. Nire ustez, "Senatua Kanala/kanala" izan beharko luke, baina honezkero ez dakit zer eta zergatik uste dudan ere. Bide batez, erakundearen beraren izenak "Espainiako Senatua" (mugatua) izan behar du, ezta???

Ea nik baino argiago duzuen!

Eskerrik asko!!!



      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago