[itzul] quedada
Laxaro Azkune
laxaro a bildua gmail.com
As, Eka 30, 16:45:06, CEST 2009
Dirudienez ez dago moda hori adierazteko erabiltzen den euskarazko hitz
jakinik, beraz, nire kasu honetan "kedada" erabili beharko dut, hitz
horrekin batera dagoen biltzeko ohitura hori adierazi behar baitut, hitz
horrekin. Eskerrik asko zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi.
Laxaro
Maialen Sobrino López<maialen_s a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009
ekaina 30 16:03):
>
> Nik ez nuke "kedada" erabiliko (eta gaztea naiz! :P). Ez dakit zein izanen
> den testuingurua, baina ahal izanez gero parafrasira joko nuke eta ez
> baliokide bat asmatze aldera (asmatu erraten dut nik bederen ez dudalako
> ezagutzen horrelakorik euskaraz). Adibidez, "¿Por qué no hacemos una quedada
> el mes que viene en Pamplona?" "Zergatik ez gara (denak) gelditzen/elkartzen
> heldu den hilabetean Iruñan?". Nik "hacer una quedada" talde bat elkartzen
> denean erabiltzen dut, baina ez du zertan izan internet bidez ezagutu den
> talde bat. Ni, adibidez, urtero gelditzen/elkartzen naiz (hau da, "hacemos
> una quedada") udaleku batzuetara elkarrekin joan ginen begirale taldearekin.
> "Quedada" "quedar"-etik dator eta ni lagunekin gelditu egiten naiz
> ("bortzetan gelditu gara piszinarat joateko"). Kalkoa? Seguru aski, baina
> horrela solasten gara.
>
> Maialen Sobrino
>
> _________________________________________________________________
> Erakuts iezaiezu bidea! Gehitu mapak eta gidatzeko jarraibideak
> jai-gonbidapenei.
> http://www.microsoft.com/windows/windowslive/events.aspx
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago