[itzul] Lekutu
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile a bildua eibar.net
Ost, Aza 11, 09:53:54, CET 2009
Labayru hiztegiak ostera "situar, fijar, localizar" ere baditu. Hauxe da dakarren adibidea: 'Lekutu eizuez esango dodazan herriak Europako mapan'.
Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 11 de noviembre de 2009 9:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Lekutu
Nik uste, aditz hori berez erabiltzen den lekuetan (Iparraldean eta Nafarroan), beti, "urrundu" esanahiarekin erabili dela.
Azken urteotako berrikuntza izan da, hitzaren interpretazio okerra eginez, "kokatu" adiera ematea, ez ahozko erabileran ez idatzizko iturri fidagarrietan oinarririk ez duena.
OEHn begiratuta, hiru adiera ditu: alejarse / apartar / excluir.
Gero, "lekhütü" bat ere aipatzen du "habiter" esanahiarekin, Bela zuberotar klasikoaren hiztegia beste sutengurik ez duena; beraz, hiztegigilearen sorkuntza dirudiena.
X.
El 11/11/2009, a las 9:21, Gotzon Egia escribió:
> Elhuyar, 3000 eta Labayru hiztegiek «kokatu» adiera ere ematen diote
> «lekutu» aditzari, «aldendu, urrundu» eta «salbuetsi» adierekin
> batera.
>
> Kontsulta arin bat eginda, Ereduzko Prosa Gaur-en eta Klasikoen
> Gordailuan adibide guztiak «aldendu, urrundu» erakoak direla iruditu
> zait; asko dira, eta den-denak arretaz ez ditut irakurri.
>
> Inork daturik eskura izango al du, «kokatu» adierako adibide
> bidagarririk, esate baterako?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago