[itzul] Lekutu

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ast, Aza 12, 11:27:11, CET 2009


Lehen ere bidali dut baina ez da iritsi nonbait. Barkatu, bi aldiz iristen
bada.

Gurasoak Bortzirietakoak ditut eta etxean ez dut behin ere "lekutu" aditza
aditu. "Laketu" bai.
Areago, egingo nuke "leku" ere ez dudala etxean ikasi, gurean beti "toki"
esaten delako, oso-oso deskuidatuta ez banago.
Alegia, errazago irentsiko nukeela (eskolatu gabeko) lesakar batek "tokitu"
erratea, "lekutu" erratea baino.

Bukatzeko, datu batzuk.

Ttipi Ttapa aldizkarian hiru aldiz aurkitu dut "lekutu" hitza. Hirurak
ortodoxoak.

http://www.ttipi.net/MBC_ver.php?buscar=lekutu&validarBusqueda=1

Beste hiru aldiz, "lekutzen" forma. Bi ortodoxoak, hirugarrena berrikuntza,
azken hori Doneztebetik bidalitako informazio batean.

http://www.ttipi.net/MBC_ver.php?buscar=lekutzen&validarBusqueda=1


Segi bixkor.






Euskararen Udal Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago