[itzul] Lekutu

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 14:49:59, CET 2009


Badira urte batzuk erabaki genuela fisika eta kimikan "lekutu" ez
erabiltzea. Esaterako, "orbital lokalizatu" eta "elektroi deslokalizatu"
erabiltzen ditugu, garai batean erabili genuen "lekutu" baztertuta. Horrela
eman ditugu Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopediko berrian.
Aldatzeko arrazoi nagusia izan zen "lekutu"-ren tradiziozko adierak
('urrundu') espezializazio-arloko adiera horrekin zerikusirik ez izatea.

Elhuyar Hiztegiko "lekutu"-ren hirugarren adiera "berria" [colocar, situar,
poner; localizar(se)] ez genuen kendu XX. mendeko agerraldiak badaudelako.
Duda egin genuen, jakina. Jakinaren gainean geunden OEHn ez dela ageri, eta
horrek kritikak ekarriko zizkigula beharbada. Egia da erabilera berria dela,
eta litekeena da nahaste edo interpretazio oker baten ondorioa izatea. Prest
gaude, beraz, "lekutu"-ren adiera hori berriz aztertzeko, eta hiztegitik
kentzeko. Dena den, hori proposatzeak ez du esan nahi Juanek esandakoekin,
eta esan dituen moduarekin, bat natorrenik.

Antton Gurrutxaga


2009/11/12 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>

> Ni Lesakan bizi naiz eta gauza bitxia gertatu zait nire
> ingurukoei "lekutu"ri buruz galdetu diedanean.
>
> Batek esan zidan lekutu "laketu"ren antzekoa zela, baina beste batek esan
> zidan etxean ez duela behin ere aditz hori aditu; hala ere, bigarren horren
> senarra Malerrakoa da eta hark Hiztegi
> Batuan jasotzen duen adiera horrekin erabiltzen omen du.
>
> Amaia
>
>
>
> ________________________________
> De: "Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org" <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: jue,12 noviembre, 2009 09:08
> Asunto: Re: [itzul] Lekutu
>
>
> Esango nuke Alfontsok emandako zerrendan "lekutu"-ren bat edo beste
> "laketu"-ren ordez dagoela. Hau da, baliteke Eduardo Gil Beraren "arrotza
> lekutu zitzaigun" hori, testuingurua jakin gabe ere, "arrotza laketu
> zitzaigun"-en ordez egotea, erran molde ezagunagoa baita Nafarroan.
>
> Hiperzuzenketa? Editorearen esku luze(egi)a?...
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Udal Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago