[itzul] Hitz elkartuen idazkera: forma
    Aristegieta, Xabier 
    xabiera a bildua parlamento-navarra.es
       
    Ast, Aza 19, 15:13:39, CET 2009
    
    
  
Nire iritzia: espresuki debekatuta ez dagoen kasu guztietan, marratxoa erabiltzearen aldekoa naiz, argi eta garbi. Testuaren ulermenari mesede baizik ez dio egiten. Hain zuzen ere, marratxoa ez erabiltzea da iluntasun- eta ulermen-problema ugari sortu ohi diguna.
Ondo izan,
Xabier Aristegieta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Bakun
Enviado el: jueves, 19 de noviembre de 2009 13:49
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Hitz elkartuen idazkera: forma
Kaixo denei!
Zubimendiren Ortotipografia txostenean, hitz-elkarketari buruzko  
atalean, hiru salbuespen egiten dira marratxoa aukerakoa duten hitz  
elkartuetan: multzo-elkarteak, zati-elkarteak eta molde-elkarteak.
Zubimendik zerrendak irekita uzten ditu, eta askotan ez da erraza  
irizpidea zehaztea.
Beraz, hau da zalantza: forma hitza hitz-elkarketako eskuineko  
osagaia denean, salbuespentzat jotzen al duzue? Molde-elkarketetan  
sartzen al duzue?
Eskerrik asko aurrez,
Bakun.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago