[itzul] AZUR
AINARA MAIA
a.maya a bildua clientes.euskaltel.es
As, Ots 9, 15:21:34, CET 2010
Kaixo,
eta eskerrik asko erantzun guztiengatik!
XIX.mendeko ipuin bat euskaratzen ari naiz frantsesetik, eta bertan jaun-noble baten armarria deskribatzeko erabiltzen du hitz hori (AZUR). Zalantzan nago... zeru-urdin jartzekotan nenbilen, baina azken azalpen honen ondoren, ikusten dut kolore-ņabardura badirela heraldikak eta armarriak deskribatzeko eta AZUR ez dela zehazki "zeru-urdin" edo...
beno, eskerrik asko, beharbada ez da ideia txarra hitza bera mailegatzea...
besarkada bat
Ainara
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
Data: 2010(e)ko Otsailak 9(a), Asteartea, 2:32 pm
Gaia: Re: [itzul] AZUR
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Gaia agortu edo bukatutzat eman aurretik, datu batzuk:
>
> Gaztelaniaz eta frantsesez "azur; ingelesez "azure"; italieraz
> "azzurro";portugesez "azure"; katalanez "atzur".
>
> Bestalde, kontuz "zeru-kolore" jartzeko tentaldiarekin.
> Heraldikan bereizi
> egiten dira biak, kolore desberdinak baitira: "campo de azur"
> eta "campo de
> cielo" (Malgrado il suo nome, l'azzurro araldico č ben lontano
> dal colore
> del cielo, ma come deve essere per uno smalto, č un colore netto
> e intenso
> per ben distinguersi dai colori chiari dei metalli. Quando si
> vuole indicare
> il colore chiaro del cielo, si blasona campo di cielo.)
>
>
> Euskaraz "azur" ere erabili da inoiz. Oskillasok “Oin handi bat,
> d'or, *
> azurezko *alhorrean" idatzi zuen Edgar Allan Poe-ren *The
> Cask of
> Amontillado* obraren itzulpenean: *Upel bhete Amontillado*.
>
> Eta gutxienez beste bi kasu hauetan ere erabili da:
>
> Erresuman sartu zen *eta* Garzia Iņigez erregeari *ere* oldartu
> zitzaion, *
> ...* que le dicen del río” armarritzat *azurezko *bost faxa
> urrezko zelaian,
> *eta* “el de *...*
> www.aibar-oibar.org/?section=26〈=eu
>
> Rimbauden poemak: ez Hanea-ko belauntziek ez Monitoreek *ere*
> *...* eguzki
> likenak *eta azurezko** *lerdeak,. poeta onentzat konfitura
> fina, daramana;
> *...*
> www.armiarma.com/emailuak/*ere*in/rimb224.htm
>
>
> Ez dirudi burugabekeria handia heraldikarako "azur" mailegatzea, ezta?
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> ----------------------------------------------------------
>
> 2010/2/9 AINARA MAIA <a.maya a bildua clientes.euskaltel.es>
>
> > Milesker zuen informazioagatik...
> > Besarkada bat Txekiatik
> > Ainara
> >
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago