[itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)

enrique umaran enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
As, Ots 9, 18:48:10, CET 2010


Ez naiz itzultzailea baina badakit "ekintzailetasuna" erabiltzen dutela
"cultura emprendedora" itzultzeko. Institutuan lehiaketa batean parte hartu
dugu, eta horrela erabiltzen zuten.

Ingelesek "entrepreneur" erabiltzen dute frantsesetik hartuta.

Niri neuri "ekintzailea" ez zait bat ere gustatzen; euskarazko hiztunek
nekez erlazionatuko lukete hitz hori enpresa-ekimenak abian jartzearekin.
Gehiago hartzen diot "gasolina usaina".

Horretaz gain, "de hombres y mujeres" berdintasunaren ildotik badoa, nire
ustez euskarak ez du halako problemarik, eta beste arazo asko dauzka guk
gehiago jartzeko.


Enrique


Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko otsren 09a 14:23):

> Kaixo: ondoko esaldi hori itzultzeko, nola emango zenukete "emprender"?,
> "ekitea"?
>
> Según la Real Academia Española (vigésimo segunda edición) “emprender”
> significa *“Acometer y comenzar una obra, un negocio, un empeño,
> especialmente si encierran dificultad o peligro”
>
> Eta, "emprendizaje de mujeres y hombres"?
> Gizonen eta emakumeen enpresa(-)ekimena?
>
> Enpresa(-)ekimen hori "obra, negocio, empeņo" guztietarako erabil daiteke?
>
> Gotzonek "ekintzailetasuna" aipatu zuen. Nola ikusten duzue?
>
> Mila esker aurrez
>
> Joxemari
> *
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago