[itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 10, 08:20:31, CET 2010


> Ez naiz itzultzailea baina badakit "ekintzailetasuna" erabiltzen dutela
> "cultura emprendedora" itzultzeko. Institutuan lehiaketa batean parte hartu
> dugu, eta horrela erabiltzen zuten.
>
> Ingelesek "entrepreneur" erabiltzen dute frantsesetik hartuta.
>
> Niri neuri "ekintzailea" ez zait bat ere gustatzen; euskarazko hiztunek
> nekez erlazionatuko lukete hitz hori enpresa-ekimenak abian jartzearekin.
> Gehiago hartzen diot "gasolina usaina".

Arazoa ez dago, beraz, hitzetan, gure begietan baino. Ez dakit 
«ekintzak» zer duen gasolinatik. Orotariko euskal hiztegia:

ekintza (V-gip, G-azp-goi; Añ, H (ekh-)). Ref.: A; Gte Erd 191.

1. Acción, obra, actividad. "Exercicio" Añ. "Empresa" A. "Baserriaren 
aldeko ekintza (G-azp-goi)" Gte Erd 191 (s.v. kanpaina). v. ekite. Tr. 
Documentado en CatBurg y en textos meridionales desde 1930. En DFrec hay 
396 ejs. (más 3 de ekintzabide), todos ellos meridionales. 
Urrikarimenezko ekintzak. CatBurg 13 (Añ CatAN 15 obrak). Joskillaen 
ekintzan / lorapian zengozan zurezko aurkijan. "Estabas cosiendo". Laux 
BBa 108. Ziñez esan diteke, siniste-utsezko ekintza bati loturik gerala. 
Ldi IL 87. Naiz lugintzan, naiz arrantzuan, naiz ola-ekintzan. Eguzk 
GizAuz 39. Egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa 
besarkatzen duena. Mde Pr 236. Bere anaiaren ildurazko ekintza ontaz 
ziaro biotz-ukituta. Etxde JJ 277. Sartu zaite Ekintza Katolikoak dun 
talderen batean. MAtx Gazt 102. Matatiasen eta onen alderdikoen ekintza. 
Ker 1 Mach 2, 39 (tít). Arriskuak, ekintza aundiak, egite kementsuak 
nere zai daude. Berron Kijote 226.

2. (Lar, Añ, H). Oficio. Ekinza edo ofizijoren bat ikasten dagozanenzat. 
Astar I pról. Abel ekintzaz / zan berriz artzaia. It Fab 222.

Gainera, 2004an «emprendizaje» hitzaz aritu ginenean (ez «emprendedor» = 
«entrepreneur»), nire lankide batek argitu zuen testuinguru argia zuten 
idatzietan «ekintzailetasuna» erabiltzeaz gain, arauetan «enpresa 
ekimena» hobetsi genuela; adibidez:

"2004ko ekainaren 15eko 58/04 Foru Dekretua, Gipuzkoan enpresa ekimena
sustatzeko oinarriak arautzen dituena"
GAO 2004-06-25

> Horretaz gain, "de hombres y mujeres" berdintasunaren ildotik badoa, nire
> ustez euskarak ez du halako problemarik, eta beste arazo asko dauzka guk
> gehiago jartzeko.

Ez dugu, beste hizkuntza askok duten neurrian, izen sintagman genero 
gramatikalaren arazorik, baina ez zait iruditzen kasu hau halakoa denik. 
Hemen argi eta garbi utzi nahi da emakumeen nahiz gizasemeen enpresa 
ekimenak nahi direla bultzatu, eragin edo dena delakoa. Zer ipiniko 
zenuke, «emprendizaje de mujeres y hombres» = «enpresa ekimena»? Uste 
dut esanahiaren galera ikaragarri bat gertatuko litzatekeela. Horretan 
ere, ezin dugu erregea baino erregezaleago izan.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago