[itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Ots 10, 11:43:34, CET 2010


Lankidetza giroan, beste iritzi bat: geldirik egon beharrean ekiteko joera
edo ekiteko jarrera duenari, "ekin-zale" esatea ez da egokia? Horrek balio
lezake "emprendedor"-en ordaintzat; eta, bide horretan barna abiatuta,
"enprendizaje" esateko "ekinzaletasuna" erabil liteke...
Julian  

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Bittor Hidalgo
Enviado el: miércoles, 10 de febrero de 2010 10:27
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)

Egunon. Ni ez naiz adituegia hiztegi kontuetan (ere), baina itzuli behar 
izan ditut behin edo behin "emprendedor" eta "emprendizaje" hitzak, eta 
aurkitu dut gure hiztegietan "ekintzaile" lehen hitzaren ordain, eta 
hortik bigarrenarentzako erabileran "ekintzailetza". Baina niri ere ez 
zaizkit inoiz egokiegiak iruditu (nahiz orain ez naizen gogoratzen nola 
konpondu ditudan arazoak), baina oraingo eztabaidaren harian sartuta, 
nik ere garbi daukat -eta hala neukan itzulpenak egiterakoan-, gure 
arteko gaur eguneko erabileran EKINTZAILEA ez dela "inoiz" izan 
"emprendedor" (Larramendik honen ordain ere ematen duen arren -OEH-), 
baizik eta "activista"-rena, honen zentzu guztietan -baita "gasolina" 
usaina duenarena ere-, eta bereziki "ekintza asko-edo egiten dituena" 
edo. Eta gure hiztegietan "activista"-ren ordain ageri da batez ere. 
Sinonimo hiztegietan ere UZEIk erabat parekatzen ditu biak, eta Adorezek 
era antzera, "ekintzaileren" sinonimo ematen ditu "aktibista, ekintzari, 
ekinkide, militante", beste adiera batean "lehiati, lehiatu, saiatu" 
ematen badu ere.

Esan nahi dudana da, niri oso kontzeptu desberdinak irudikatzen 
zaizkidala garunean, "ekintza asko egiten duen pertsona" ("ekintzailea", 
"ekintzailetza" garatuko lukeena), eta beste bat "enprendedorea", 
"entrepreneurra", zein ez den, eta nik ez dudan ulertzen, 
"ekintzailetzat", baizik eta ekimen berriei ekiteko gaitasuna, joera, 
erraztasuna-edo duen pertsona, gauza eta proiektu berriak, maiz 
besteentzat zailak edo arriskutsuak direnak ere, abiatzeko gaitasuna duena.

Horregatik, eta ikusiaz "emprendedoreak" niretzat ere asko duela 
"ekitetik", baina ez hainbeste "ekintzatik", egun hauetan pentsatu dut 
agian hitz hauek emateko hobe genukeela EKIN soiletik abiatzea (hain 
zuzen, "egiteko berrietan lehiaz jardun, hasi edo lotzea"-edo -EH-), eta 
ez EKINTZAtik (hau da "egiteko ahalmenaren aguzatzea" edo -EH-). Horrela 
agian, "emprendedor" EKILE eman genezake (nahiz hitza bera ez den inoiz 
ageri OEHn, ez honen corpusetan, ez XX. Mendeko Corpusean, eta ezta 
Klasikoen Gordailukoetan), baina bai, Euskal Prosa Gaur-eko zenbait 
itzulpenetan (I. Uribarri -Kant-, I. Iñurrieta -Montesquieu-, Amuriza 
-Lukrezio-, J.M. Lekuona -Eckhart-Tauler-) eta I. Bordaren testuetan. 
EKILEa litzateke, ekiteko gaitasuna erakusten duena (ez "ekintzailea", 
beste konnotazio aktibistagoak dituena beti), eta EKILETZA litzateke 
"ekilearen" gaitasuna bilduko lukeena, "enprendizajea" (eta ez 
"ekintzailetza"). Nahiz 3000 Hiztegiak "*insistente, obstinado/da*" 
ematen duen "ekile", eta Euskaltermek "agente" gisa jasotzen ("ekile 
ekonomiko"). "Batere hiztegitan ez da jasotzen "ekiletza".

Ez dakit ze iruditu dakizuekeen, baina niri inpresio hobea ematen didate 
(orain behintzat) terminook. Nahiz kontuan hartu beharreko beste arazo 
bat ere baduten, OEHk dioen legean EKIN aditza ia soilik 
hego-medebaldean edo erabili izan delarik, eta oso gutxi, eta oso 
aspaldi baino ez iparraldean.

Ondo izan

Bittor

Gotzon Egia(e)k dio:
>> Ez naiz itzultzailea baina badakit "ekintzailetasuna" erabiltzen dutela
>> "cultura emprendedora" itzultzeko. Institutuan lehiaketa batean parte 
>> hartu
>> dugu, eta horrela erabiltzen zuten.
>>
>> Ingelesek "entrepreneur" erabiltzen dute frantsesetik hartuta.
>>
>> Niri neuri "ekintzailea" ez zait bat ere gustatzen; euskarazko hiztunek
>> nekez erlazionatuko lukete hitz hori enpresa-ekimenak abian 
>> jartzearekin.
>> Gehiago hartzen diot "gasolina usaina".
>
> Arazoa ez dago, beraz, hitzetan, gure begietan baino. Ez dakit 
> «ekintzak» zer duen gasolinatik. Orotariko euskal hiztegia:
>
> ekintza (V-gip, G-azp-goi; Añ, H (ekh-)). Ref.: A; Gte Erd 191.
>
> 1. Acción, obra, actividad. "Exercicio" Añ. "Empresa" A. "Baserriaren 
> aldeko ekintza (G-azp-goi)" Gte Erd 191 (s.v. kanpaina). v. ekite. Tr. 
> Documentado en CatBurg y en textos meridionales desde 1930. En DFrec 
> hay 396 ejs. (más 3 de ekintzabide), todos ellos meridionales. 
> Urrikarimenezko ekintzak. CatBurg 13 (Añ CatAN 15 obrak). Joskillaen 
> ekintzan / lorapian zengozan zurezko aurkijan. "Estabas cosiendo". 
> Laux BBa 108. Ziñez esan diteke, siniste-utsezko ekintza bati loturik 
> gerala. Ldi IL 87. Naiz lugintzan, naiz arrantzuan, naiz ola-ekintzan. 
> Eguzk GizAuz 39. Egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza 
> osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Bere anaiaren ildurazko ekintza 
> ontaz ziaro biotz-ukituta. Etxde JJ 277. Sartu zaite Ekintza 
> Katolikoak dun talderen batean. MAtx Gazt 102. Matatiasen eta onen 
> alderdikoen ekintza. Ker 1 Mach 2, 39 (tít). Arriskuak, ekintza 
> aundiak, egite kementsuak nere zai daude. Berron Kijote 226.
>
> 2. (Lar, Añ, H). Oficio. Ekinza edo ofizijoren bat ikasten 
> dagozanenzat. Astar I pról. Abel ekintzaz / zan berriz artzaia. It Fab 
> 222.
>
> Gainera, 2004an «emprendizaje» hitzaz aritu ginenean (ez «emprendedor» 
> = «entrepreneur»), nire lankide batek argitu zuen testuinguru argia 
> zuten idatzietan «ekintzailetasuna» erabiltzeaz gain, arauetan 
> «enpresa ekimena» hobetsi genuela; adibidez:
>
> "2004ko ekainaren 15eko 58/04 Foru Dekretua, Gipuzkoan enpresa ekimena
> sustatzeko oinarriak arautzen dituena"
> GAO 2004-06-25
>
>> Horretaz gain, "de hombres y mujeres" berdintasunaren ildotik badoa, 
>> nire
>> ustez euskarak ez du halako problemarik, eta beste arazo asko dauzka guk
>> gehiago jartzeko.
>
> Ez dugu, beste hizkuntza askok duten neurrian, izen sintagman genero 
> gramatikalaren arazorik, baina ez zait iruditzen kasu hau halakoa 
> denik. Hemen argi eta garbi utzi nahi da emakumeen nahiz gizasemeen 
> enpresa ekimenak nahi direla bultzatu, eragin edo dena delakoa. Zer 
> ipiniko zenuke, «emprendizaje de mujeres y hombres» = «enpresa 
> ekimena»? Uste dut esanahiaren galera ikaragarri bat gertatuko 
> litzatekeela. Horretan ere, ezin dugu erregea baino erregezaleago izan.
>

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago