[itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Ots 10, 12:23:16, CET 2010


Orotariko Euskal Hiztegian beste adiera batean ageri da "ekinzale" hitza:



EKIN-ZALE. Aficionado a acometer. *Txakur kementsu begi-zoli bat / arrotzei
ekin zalea da*. EA *OlBe *51.



Bestalde, "emprendedor" adieran, hauek ere ageri dira:



— EKINEKO (V-m). Activo, emprendedor.



— *bizipilant. *Activo, trabajador, emprendedor (?). *--Zer hari da *[muthiko
miresgarri hau]? *Eta zer irabazten*

*du? --Oh, hori eztakit, aita! **Bainan bizipilanta izan behar da eta funts
handikoa*. Herr 22-6-1961 (ap. *DRA*).



(Nire galdera: "Bizipide" hitzetik ote dator?)



— *iseiatu *(...)  (Part. en función de adj.). Activo, emprendedor. *Gizon
iseiatia eta atrebitia zen, balinbada batere,*

*Bouchet jauna, bai bere aferetan, bai kartieleko egitekuetan*. Herr
24-7-1958, 4. *Gizon gisakua eta untsa*

*iseiatia*. Herr 1-8-1968 (ap. *DRA*).


(Nire iritzia: "saiatu"ren aldaera dirudi)


— *lantzaile *(...)  "Emprendedor, promotor" *DRA*. *Ordutik Patagonia
aurkhitu zen jakintsun eta lantzaile mota guzietakoeri, hala nola
misionesteri, zabaldua*. Prop 1907, 147.



(Oharra: "lantzaile" hitzak baditu adiera gehiago ere: cultivador,
trabajador de X).


"ekineko" horrek ez du itxura txarrik, baina ez naiz ausartzen ondoriorik
ateratzen [besteak beste, Garzonek "Ekinekoa izatea" debekatu duenez
geroztik. :-)]


Alfontso




2010/2/10 Julian Maia <julian.maia a bildua ehu.es>

> Lankidetza giroan, beste iritzi bat: geldirik egon beharrean ekiteko joera
> edo ekiteko jarrera duenari, "ekin-zale" esatea ez da egokia? Horrek balio
> lezake "emprendedor"-en ordaintzat; eta, bide horretan barna abiatuta,
> "enprendizaje" esateko "ekinzaletasuna" erabil liteke...
> Julian
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre
> de Bittor Hidalgo
> Enviado el: miércoles, 10 de febrero de 2010 10:27
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Emprender (berriro ere bueltaka)
>
> Egunon. Ni ez naiz adituegia hiztegi kontuetan (ere), baina itzuli behar
> izan ditut behin edo behin "emprendedor" eta "emprendizaje" hitzak, eta
> aurkitu dut gure hiztegietan "ekintzaile" lehen hitzaren ordain, eta
> hortik bigarrenarentzako erabileran "ekintzailetza". Baina niri ere ez
> zaizkit inoiz egokiegiak iruditu (nahiz orain ez naizen gogoratzen nola
> konpondu ditudan arazoak), baina oraingo eztabaidaren harian sartuta,
> nik ere garbi daukat -eta hala neukan itzulpenak egiterakoan-, gure
> arteko gaur eguneko erabileran EKINTZAILEA ez dela "inoiz" izan
> "emprendedor" (Larramendik honen ordain ere ematen duen arren -OEH-),
> baizik eta "activista"-rena, honen zentzu guztietan -baita "gasolina"
> usaina duenarena ere-, eta bereziki "ekintza asko-edo egiten dituena"
> edo. Eta gure hiztegietan "activista"-ren ordain ageri da batez ere.
> Sinonimo hiztegietan ere UZEIk erabat parekatzen ditu biak, eta Adorezek
> era antzera, "ekintzaileren" sinonimo ematen ditu "aktibista, ekintzari,
> ekinkide, militante", beste adiera batean "lehiati, lehiatu, saiatu"
> ematen badu ere.
>
> Esan nahi dudana da, niri oso kontzeptu desberdinak irudikatzen
> zaizkidala garunean, "ekintza asko egiten duen pertsona" ("ekintzailea",
> "ekintzailetza" garatuko lukeena), eta beste bat "enprendedorea",
> "entrepreneurra", zein ez den, eta nik ez dudan ulertzen,
> "ekintzailetzat", baizik eta ekimen berriei ekiteko gaitasuna, joera,
> erraztasuna-edo duen pertsona, gauza eta proiektu berriak, maiz
> besteentzat zailak edo arriskutsuak direnak ere, abiatzeko gaitasuna duena.
>
> Horregatik, eta ikusiaz "emprendedoreak" niretzat ere asko duela
> "ekitetik", baina ez hainbeste "ekintzatik", egun hauetan pentsatu dut
> agian hitz hauek emateko hobe genukeela EKIN soiletik abiatzea (hain
> zuzen, "egiteko berrietan lehiaz jardun, hasi edo lotzea"-edo -EH-), eta
> ez EKINTZAtik (hau da "egiteko ahalmenaren aguzatzea" edo -EH-). Horrela
> agian, "emprendedor" EKILE eman genezake (nahiz hitza bera ez den inoiz
> ageri OEHn, ez honen corpusetan, ez XX. Mendeko Corpusean, eta ezta
> Klasikoen Gordailukoetan), baina bai, Euskal Prosa Gaur-eko zenbait
> itzulpenetan (I. Uribarri -Kant-, I. Iñurrieta -Montesquieu-, Amuriza
> -Lukrezio-, J.M. Lekuona -Eckhart-Tauler-) eta I. Bordaren testuetan.
> EKILEa litzateke, ekiteko gaitasuna erakusten duena (ez "ekintzailea",
> beste konnotazio aktibistagoak dituena beti), eta EKILETZA litzateke
> "ekilearen" gaitasuna bilduko lukeena, "enprendizajea" (eta ez
> "ekintzailetza"). Nahiz 3000 Hiztegiak "*insistente, obstinado/da*"
> ematen duen "ekile", eta Euskaltermek "agente" gisa jasotzen ("ekile
> ekonomiko"). "Batere hiztegitan ez da jasotzen "ekiletza".
>
> Ez dakit ze iruditu dakizuekeen, baina niri inpresio hobea ematen didate
> (orain behintzat) terminook. Nahiz kontuan hartu beharreko beste arazo
> bat ere baduten, OEHk dioen legean EKIN aditza ia soilik
> hego-medebaldean edo erabili izan delarik, eta oso gutxi, eta oso
> aspaldi baino ez iparraldean.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> Gotzon Egia(e)k dio:
> >> Ez naiz itzultzailea baina badakit "ekintzailetasuna" erabiltzen dutela
> >> "cultura emprendedora" itzultzeko. Institutuan lehiaketa batean parte
> >> hartu
> >> dugu, eta horrela erabiltzen zuten.
> >>
> >> Ingelesek "entrepreneur" erabiltzen dute frantsesetik hartuta.
> >>
> >> Niri neuri "ekintzailea" ez zait bat ere gustatzen; euskarazko hiztunek
> >> nekez erlazionatuko lukete hitz hori enpresa-ekimenak abian
> >> jartzearekin.
> >> Gehiago hartzen diot "gasolina usaina".
> >
> > Arazoa ez dago, beraz, hitzetan, gure begietan baino. Ez dakit
> > «ekintzak» zer duen gasolinatik. Orotariko euskal hiztegia:
> >
> > ekintza (V-gip, G-azp-goi; Añ, H (ekh-)). Ref.: A; Gte Erd 191.
> >
> > 1. Acción, obra, actividad. "Exercicio" Añ. "Empresa" A. "Baserriaren
> > aldeko ekintza (G-azp-goi)" Gte Erd 191 (s.v. kanpaina). v. ekite. Tr.
> > Documentado en CatBurg y en textos meridionales desde 1930. En DFrec
> > hay 396 ejs. (más 3 de ekintzabide), todos ellos meridionales.
> > Urrikarimenezko ekintzak. CatBurg 13 (Añ CatAN 15 obrak). Joskillaen
> > ekintzan / lorapian zengozan zurezko aurkijan. "Estabas cosiendo".
> > Laux BBa 108. Ziñez esan diteke, siniste-utsezko ekintza bati loturik
> > gerala. Ldi IL 87. Naiz lugintzan, naiz arrantzuan, naiz ola-ekintzan.
> > Eguzk GizAuz 39. Egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza
> > osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Bere anaiaren ildurazko ekintza
> > ontaz ziaro biotz-ukituta. Etxde JJ 277. Sartu zaite Ekintza
> > Katolikoak dun talderen batean. MAtx Gazt 102. Matatiasen eta onen
> > alderdikoen ekintza. Ker 1 Mach 2, 39 (tít). Arriskuak, ekintza
> > aundiak, egite kementsuak nere zai daude. Berron Kijote 226.
> >
> > 2. (Lar, Añ, H). Oficio. Ekinza edo ofizijoren bat ikasten
> > dagozanenzat. Astar I pról. Abel ekintzaz / zan berriz artzaia. It Fab
> > 222.
> >
> > Gainera, 2004an «emprendizaje» hitzaz aritu ginenean (ez «emprendedor»
> > = «entrepreneur»), nire lankide batek argitu zuen testuinguru argia
> > zuten idatzietan «ekintzailetasuna» erabiltzeaz gain, arauetan
> > «enpresa ekimena» hobetsi genuela; adibidez:
> >
> > "2004ko ekainaren 15eko 58/04 Foru Dekretua, Gipuzkoan enpresa ekimena
> > sustatzeko oinarriak arautzen dituena"
> > GAO 2004-06-25
> >
> >> Horretaz gain, "de hombres y mujeres" berdintasunaren ildotik badoa,
> >> nire
> >> ustez euskarak ez du halako problemarik, eta beste arazo asko dauzka guk
> >> gehiago jartzeko.
> >
> > Ez dugu, beste hizkuntza askok duten neurrian, izen sintagman genero
> > gramatikalaren arazorik, baina ez zait iruditzen kasu hau halakoa
> > denik. Hemen argi eta garbi utzi nahi da emakumeen nahiz gizasemeen
> > enpresa ekimenak nahi direla bultzatu, eragin edo dena delakoa. Zer
> > ipiniko zenuke, «emprendizaje de mujeres y hombres» = «enpresa
> > ekimena»? Uste dut esanahiaren galera ikaragarri bat gertatuko
> > litzatekeela. Horretan ere, ezin dugu erregea baino erregezaleago izan.
> >
>
> --
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago