[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Ots 19, 12:01:46, CET 2010


Kontuari joskearen aldetik ez ezik, Administrazioaren beraren
funtzionamenduaren aldetik ere begiratu behar diogu. Hau da, informazio
guztiz pertinentea da adieraztea dena delako eranskin hori bestearen parte,
osagai edo eranskailu dela, ez dela  beste dokumentu, prozedura edo lege
batekoa (halakoak ere bidaltzea gertatzen da-eta). Eta ezelako loturarik
barik emanda, ez dakit oso argi geratzen den, baina...

	Esaldia berridatziko bagenu, gutxi gorabehera hau lortu (eta aditzera
eman) behar genuke:

Mezu hau eta ___  eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen zaizkio

1) "Mezu hau eta mezuaren lagun/osagai/eranskin... doazen/diren
dokumentuak..."

2) "Mezu hau eta mezuak lagun/osagai/eranskin... daramatzan/dituen
dokumentuak..."

3) "Mezu hau eta  mezua osatzen duten dokumentuak..."

et caeterea...

Hurrengo urratsa genuke argitzea ea bigarren "mezu" berba "hura" jarriaz
esaldia berdin ulertzen den.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago