[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Eka 2, 12:10:41, CEST 2010
Hala da, bai, eta, logika horretan, tarifa hori ordaintzen ez bazaio,
marketin-lan espezializatu horri uko egiteko eskubidea behar luke
itzultzaileak (edo gremio guztiak greba egin)... harik eta publizistek
euskaraz zabalduko den publizitatea abiapuntutik euskaraz zertu behar
dela onartu eta hori praktikan jarri arte.
Badakit ez dela lehen aldia matraka ematen dudana horrekin, baina
besteon hizpidetik dator oraingoan.
Hala ere, ez dagokigun lan horrekin jarraitu behar badugu, niri ere
iruditzen zait, Asierri bezala, kaltegarri dugula jatorrizkotik
alferrik aldentzea.
2010/6/2 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
> Esate baterako, "Pentsatu berde". Baina ez da txarra "Berdea buruan".
> Inoiz aipatu izan dut hemen, horrelakoak, itzultzaileari askatasuna
> emanez gero edo eman arren, ematen zaion moduan, ez direla itzulpen
> lana, eta ez direla tarifa horietan kobratu behar, marketinlariaren
> tarifetan baino.

> Jon

> Zuzenketaren uhinean gaudenez gero, gustatu zait aditz berria, Asier:
> errorarazi, errori (= akatsean jausi) aditzaren faktitiboa bide dena ;)

> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko ekainak 2 10:55
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta

> Lanbide latza dugu zuzentzaileok, batek espiritu-handitasuna
> behar
> baitu akatsa egin, akatsa egin duela onartu, eta akatsa seinalatu
> dionari
> esker ona agertzeko. Zuzentzaileok, inoiz, bizitza osorako arerioak ere
> egin
> ditugu geure lana betetzeagatik, ez bestegatik. Horregatik, beharrik ez
> badago, eta batez ere aurrez aurre ez bada (hain da lehorra posta
> elektronikoa!), zuzenketa gutxi egiten dut nik (horretan nago,
> behintzat,
> baina hainbaten deformazio profesionalak uste baino gehiagotan
> erroraraziko
> nau).

> Atzo bidali nuen mezuan gogoeta bat agertu nuen, publizitateko
> eslogan guztietara zabal daitekeena: itzulpen literalagoak egitea.
> Gaztelaniaz <pensar> badago, zergatik euskaraz <piztu>, <ibili> edo
> beste
> edozer? Gaztelaniaz ere badira <encender>, <aventurarse>... baina ez
> dira
> izan publizistaren aukera.

> Asier Larrinaga

> Euskadi
> Irratia Radio
> Euskadi Radio
> Vitoria Gaztea  href="http://www.eitb.com/irratia/eitb-musika/">EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago