[itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ast, Eka 3, 12:31:57, CEST 2010

Esloganak itzultzeari buruz ari garenez, zer egin zezakeen "somos kaiku" itzuli behar izan zuen itzultzaile gixajoak?

Nik, behintzat, ez nuke kaiku(a) izan nahi.

Amaia

De: "martin-rezola a bildua ej-gv.es" <martin-rezola a bildua ej-gv.es>
Para: itzul a bildua postaria.com
Enviado: jue,3 junio, 2010 12:22
Asunto: Re: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Erabat ados nago Juanen azkeneko mezuan dioenarekin. Eta hori arrazoitzeko, adibideetara jotzea onena...

Denok ikusiko zenuten Gabonetako "Kulturaz Hazi - Consuma Cultura" kanpaina hura. Bistan da gaztelanizko "suma" horren adiera ezberdinek erakargarriago egiten dutela eslogana, eta euskaraz, aldiz, gatzgabeago geratzen dela. Arduradunak horretan zebiltzala, nik dei bat jaso nuen «la cultura suma» euskaraz nola esango nukeen galdetuz, hamar minutuan erantzuteko. Ez nekien pin batean idazteko zen, irratian esateko, kalean jartzeko... Gero, gainera, esloganarekin loturiko testu bat pasa zidaten euskaratzeko. Baina testuak, noski gaztelaniazkoa zuen oinarri, arima eta dena:

«(...) Entendiendo el consumo de cultura como: ofrecer, ingerir, regalar, absorber, recomendar, adquirir, compartir, fomentar, crear, recetar, asumir, comprar, practicar, devorar, paladear, promover, degustar, catar, trasegar, consumar... Sabemos que el concepto "consumo" está fuertemente contaminado por la mercantilización de la sociedad y la cultura. Parece un concepto poco ecológico, antagónico a la creación, pero lo consideramos una acción clave para el mantenimiento y desarrollo de la actividad cultural sostenible. Consumir para crear - Crear para consumir.»

Martin Rezola

Kultura Saila

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: jueves, 03 de junio de 2010 11:36
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Arrazoi duzu, Asier, kanpoko enpresei dagokien horretan.

Hala ere, hemengo enpresek eta, batez ere, erakunde publiko nahiz
erdi-publikoek badute erantzukizuna auzi horretan. Hor euskararena
serioago hartuko balitz, metodologia aldatu behar litzateke, AZKEN
UNEAN NOLABAIT itzultzen ez ibiltzeko hasieratik integraturik egon
behar lukeena (bistan da ez naizela esloganez bakarrik ari).

Bide batez, hemengoetan fundamentuz ibiltzeak berak eragin behar luke
kanpokoek ere ahalegina egitea lehiakor izateko maila horretan (euskal
bezeroon erreakzio eskasa gorabehera).

Jarrai dezagun sinesten: hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan...

2010/6/3 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:

>        Ez daukat gauza handirik esateko euskaldun publizistei buruz, ezpada
> ze bat natorrela Iñigok bere mezuan eta beste hainbat tokitan
> (http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/) diozan gauzekin.

>        Publizitatea euskaratzeari buruz, ostera, bai esan nahi nuke
> zer-edo-zer. Lehenengo eta behin, oro har, badagoela publizitatea hizkuntza
> batetik beste batera itzultzea, eta, horretarako, itzultzaileak itzultzaile
> gisa jardun behar duela, ez publizista gisa.

>        Zilegi ere bada publizitatea itzultzea. Ez zait iruditzen
> Colhogarrek, Orangek, Pantenek, Gillettek, Vitroclenek edo Fordek iragarkiak
> euskaraz sortu beharra daukatenik, publizitatea euskaraz egiteko. Itzultzea
> aukera ona da. Kexatzekotan, beraz, itzulpena txarra delako kexatu beharko
> genuke, ez iragarkia gaztelaniaz sortu delako.

>        Itzulpen txarrak etortzen direnean ETBn kexatu egiten gara. Inoiz,
> iragarkia zuzentzea lortzen dugu. Inoiz, iragarkia ez emititzea lortzen
> dugu. Baina askotan interes ekonomikoak gailentzen dira, eta ez da egoten
> zer eginik.

>        Edozelan ere, Euskal Herrian egunero-egunero itzultzen da
> publizitatea euskarara, oso egokiro, oso txukun, oso emaitza onekin. 2009.
> urtean ETBk 847 iragarki euskaratzea agindu zuen ETB-1en emititzeko, esate
> baterako.

>        Publizitatea euskaratzeak dakartzan hizkuntza-arazoei buruz, egiten
> da gogoeta, eta batzuek egiten dugun gogoeta, gainera, publikoa da.

> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 --> ondorio-perpausak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 --> jostailuen izenak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 --> "descubre"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 --> prezioak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 --> "recomienda"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 --> "maquinilla de afeitar"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 --> produktuen izenak I
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 --> produktuen izenak II
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 --> "ya a la venta"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 --> "ambientador"

>        Zoritxarrez, Iñigok dioen bezala, euskaldunok ez dugu euskarazko
> publizitatea ez ona saritzen ez txarra zigortzen. (Nolanahi ere den, ETBren
> azken kanpaina ikusi baduzue...).

> Asier Larrinaga

> Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago