[itzul] Artikulua 2tzul-en: "Erlatibozko atribuzioak"

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
As, Eka 8, 10:35:27, CEST 2010


"Erlatibozko atribuzioak" izeneko artikulua idatzi du Iratxe Goikoetxeak
2tzul blogean. Era honetako esaldiak ditu aztergai. "Indar handia duen
gizona da" (= gizon indartsua, indar handiko gizona); "gaur egun Txekian
bizi den musikaria da" (= gaur egun Txekian bizi da).


Goikoetxeak dioenez, "erlatibozko atribuzioen egitura azkar eta zabal hedatu
da urteokin euskarazko produkzioan, eta erabilgarria da deskripzioak eta
kalifikazioak egiteko", baina neurriz gain erabiliz gero "nahastu egiten
ditugu esateko moduak, eta lanak izaten dira gero zer esan nahi den
ulertzeko".


http://www.eize.org/2tzul



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago