[itzul] "Café sostenible"

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Mar 3, 18:44:54, CET 2010


Uste diat, Gotzon, alferrik samar gabiltzala bazternahasle iraunkor
arduratsuok; jende (eta are itzultzaile!) gehien-gehienak ia edozer
nahiago duela, alegia, erdarazko formulazioak auzitan jartzea eta
burua (euskaraz) apur bat nekatzea baino lehen.

Bidenabar: ez aipa halako hizkuntza exotikorik, gaztelania duk-eta
Hizkuntza gurean.

Gaztelania, eta kultiteknoparlantzia harro-putza: txostengarriak, baiki.

Eta halaxe doakigu.

2010/3/3 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>> Kafe kontzientzia-lasaigarria?
>> Kafe politikoki zuzena?
>> Kafe jatorra?
>>
>> Nolanahi ere, ia edozein esamolde izango da "café sostenible" baino
>> egokiagoa, "kafe iraunkorra" barne.
>
> Izan ere, frantsesez eta gazteleraz «cafe responsable» ikusten da maiz, eta
> ingelesez «socially responsible coffee», esaten ari garen «baliabide
> iraunkorrak erabiliz landutako kafe» hori izendatzeko.
>
> Ikuspegi hori baliatuz, «kafe arduratsua»?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago