[itzul] "Café sostenible"

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Mar 3, 19:25:32, CET 2010


Sentitzen dut, Juan, baina horretan ez nago ados zurekin. 

Lehenik eta behin, aurreko mezuan ahaztu egin zait aipatzea "sustainable coffee" Googlen begiratu besterik ez dagoela egin behar, eskaintzen duen emaitza-samalda ikusteko. Ingelesaz ari naiz, alegia, eta ez gaztelaniari buruz (soilik). Begiratu, baita ere, frantsesez.

Ukitu duzun gaia oso interesgarria iruditzen zait, eta gogoeta-mordo baterako ematen duela ezin uka (ene! EIZIEk larunbatean egitekoa duen/dugun batzar nagusian elkar ikusi behar al dugu?). Baina mezu honek nahitaez laburra izan behar duenez, bakar-bakarrik honako hau esan nahi nuke: gure inguruko hizkuntzetatik heldutako "kutsadura"tik ihes egiteko irrikak ez gintuzke eraman beharko, nire uste apalean, beste hizkuntzetako esamolde batzuk gutxiesten eta irrigarritzat joarazten dituen halako "jatorkeria" batera, zeinak, kasu asko eta askotan, esanahi-erronka bati adarretatik heltzeko gogorik eza ezkutatzea beste funtziorik betetzen ez baitu.

Izan ere, batek bere inguruko hizkuntzetan "café sostenible", "sustainable coffee" edo "café durable" handik eta hemendik ikusten dituenean, komeni litzaioke pentsatzen hastea "bekatua" ez dagoela, agian, bidegabeki jipoituriko espresio horretan.

Tira, hizketagai polita daukagu hurrengo baterako.

Ondo izan,

Xabier
	
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 03 de marzo de 2010 18:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Café sostenible"

Uste diat, Gotzon, alferrik samar gabiltzala bazternahasle iraunkor
arduratsuok; jende (eta are itzultzaile!) gehien-gehienak ia edozer
nahiago duela, alegia, erdarazko formulazioak auzitan jartzea eta
burua (euskaraz) apur bat nekatzea baino lehen.

Bidenabar: ez aipa halako hizkuntza exotikorik, gaztelania duk-eta
Hizkuntza gurean.

Gaztelania, eta kultiteknoparlantzia harro-putza: txostengarriak, baiki.

Eta halaxe doakigu.

2010/3/3 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>> Kafe kontzientzia-lasaigarria?
>> Kafe politikoki zuzena?
>> Kafe jatorra?
>>
>> Nolanahi ere, ia edozein esamolde izango da "café sostenible" baino
>> egokiagoa, "kafe iraunkorra" barne.
>
> Izan ere, frantsesez eta gazteleraz «cafe responsable» ikusten da maiz, eta
> ingelesez «socially responsible coffee», esaten ari garen «baliabide
> iraunkorrak erabiliz landutako kafe» hori izendatzeko.
>
> Ikuspegi hori baliatuz, «kafe arduratsua»?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago