[itzul] "Café sostenible"
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Mar 4, 10:11:32, CET 2010
Lehenago ere, eta ez gutxitan, atera da Itzulisten "sustainable development"
terminoa eta haren ingurukoak euskaratzeko orduan sortzen zaizkigun arazoak,
eta Euskaltzaindiaren hobespenak (ez baita araua) ekarri dituen
distortsioak.
Arazoa, nire ustez, ez da "café sostenible" edo "fiestas sostenibles"
euskaraz nola esan (hor dugu, adibidez, beste xelebre bat:"café justo",
orain arte inork aipatu ez badu ere; antzekoa da). Izenondoak gomazkoak
dira, eta erridikuluraino edo esperpentoraino ere luza daitezke, emaitza
erridukuluak edo esperpentikoak lortzeko. Horregatik, horrelakoak
konpontzeko, sena izango dugu sendagairik eta bidalagunik onena, Asierrek,
Juanek eta Gotzonek, adibidez, iradoki duten bidean.
Baina bada arazo larriagorik. Terminologia batzordeak aztertu zuen
"sustainable development" terminoaren eta haren ingurukoen gaia, eta ikusi
zuen Euskaltzaindiaren hobespenak arazoak sortzen zituela (ez naiz ari "café
sostenible" gisakoei buruz; horiek ez dut uste "benetako" arazo direnik;
<permanente, persistente, sostenible> izenondoei buruz, "residuos
persistentes / residuos sostenibles", "durabilidad de los materiales /
sostenibilidad de los materiales", "desarrollo permanente y sostenible" eta
abarri buruz ari naiz). Gaiari buruzko normalizazio-txosten bat egin zen,
eta txosten hori eztabaidatu zuen 2008ko abenduaren 22an Terminologia
batzordeak. Ondorioa eta erabakia (txostena luzea da, eta ez da mezu batean
laburbiltzeko erraza) hau izan zen: Ingurumen-hiztegian (Euskaltermen
sartzekoa dena) "garapen jasangarri" eta "jasangarri" sartzea "sustainable
development" eta "sustainable" euskaratzeko, eta "iraunkor" ez erabiltzea.
Horrekin batera, Euskaltzaindiari erabakiaren berri ematea eta
normalizazio-txostena bidaltzea erabaki zuen.
Gaiak emango du oraindik.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2010/3/4 <martin-rezola a bildua ej-gv.es>
> Xabier Aristegietak aipatu duen "iraungarri" ez zait batere txarra iruditu.
>
> Nik sentitzen dut, baina "iraunkor"-ekin beti sortzen zait dagoeneko beste
> espazio bat -interpretazio okerretik gertu-gertu dagoen espazio bat-
> okupatzen duelako sentipena. Jaurlaritzan kafeak ezin dira oso iraunkorrak
> izan, edo kafea bera (aleak edo hautsa) kadukatzen direlako edo kafea
> hartzen denbora 20 minutu baino ez delako.
>
> Martin
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago