[itzul] Formación E-Learning
mmorris
mmorris a bildua euskalnet.net
Iga, Mar 7, 15:39:44, CET 2010
E-ikasketak, e-ikastea, edo antzeko zerbait esango nuke, beldurrik
gabe. Munduan zehar, e- aurrizki hori nahikoa sartuta dago. Turkiera
bestelako hizkuntzetan ere aurkituko duzu eta turkierak ez du aurrizki
askorik, euskarak bezala. E- aurrizkia atzizki bihurtzeak arazoak
dakartza. Egun, e-Gipuzkoa dugu, baita e-posta ere. Beraz, e-liburuak,
e-kontuak, etab. dira etorkizuna. Elektroniko ere jar daiteke, baina
ez da laburra. Eztabaida hau oso aspaldikoa da eta gaindituta
zegoelakoan nengoen.
On Mar 7, 2010, at 2:38 PM, Eneko Gotzon Ares wrote:
>
> On 06/03/2010, at 22:55, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua wrote:
>
>> Nola eman(go)(ten) duzue?
>
> <eLearning> informatika eta urrunkomunikazioen bidezko ikasketa da.
>
> Nik uste dut <Ikasketa elektroniko> (edo laburtuz <ikasketa-e<)
> erabili daitekela, nahiz deklinatzeko komenigarri dirudi <e>
> atzizkia aurrizki bihurtzea.
>
> Bertze alde, testuinguruaren arabera, <Irakasketa elektroniko> baita
> izan daiteke adierazpen egoki bat.
>
> --
> Eneko Gotzon Ares.
> <enekogotzon a bildua gmail.com>.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago