[itzul] 10x magnitude
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Mar 24, 09:08:24, CET 2010
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan honela ageri da:
magnitude-ordena*1. *Orok.Kantitateen mailak adierazteko edo konparatzeko
erabiltzen den hurbilketazko sistema, eskuarki kantitateak hurbilen duen
10en berreturara hurbilduz lortzen dena; bestela esanda, kantitateari
dagokion notazio zientifikoan ageri den 10en berreturaren esponentea da.
Esaterako, magnitude
<javascript:showTermEntryOf('E04043',%20'magnitude');>baten balioa
4.792, 67 bada, notazio zientifikoa 4,792 67 x 10
3 da, eta magnitude-ordena 3 da. enorder of
magnitude<javascript:showTermEntryOf('I90331',%20'order%20of%20magnitude')>
esorden de magnitud<javascript:showTermEntryOf('G72145',%20'orden%20de%20magnitud')>
frordre de grandeur<javascript:showTermEntryOf('F40047',%20'ordre%20de%20grandeur')>
Bide batez: 1987an Elhuyarrek "Powers of Ten" bideoa euskaraz argitaratu
zuen; "Hamarren berredurak" zuen izenburua (Gaur egun, "berredurak" ez eta
"berreturak" idatzi behar da, Hiztegi Batuan hala arautu baita).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2010/3/19 nere txuk <neretxuk a bildua gmail.com>
> Kaixo tradittore maiteok!
>
> Japonieratik ingelesera itzulitako testu batekin lanean, nola eman
> (*gazteleraz
> eta euskaraz*) bururatzen ez zaidan esapide honekin egin dut topo:
> *
> Powers of Ten*, a film beginning with a familiar cosmopolitan "micro"
> scale,
> and pulling back in 10 steps of *10x magnitude*, away from the planet's
> surface towards a planetary "macro" view.
>
> Ea laguntzerik baduzuen.
>
>
> Mila esker aldez aurretik!
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago