[itzul] BESTERIK

Irizar, Ander airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Mar 24, 09:35:35, CET 2010


Euskaltzaindiaren galde-erantzunen datu basean, hauek ageri dira:
http://ttiki.com/11764
http://ttiki.com/11765
Bide batez, kontutxo bat. Jagoneten orri nagusian (http://www.euskaltzaindia.net/jagonet), bazen lehen bilaketa-leiho bat aukera ematen zuena aldi berean bilatzeko galde-erantzunetan, arauetan, Hiztegi Batuan eta izendegietan. "Add to search bar" gehigarriaren bidez, Firefoxen daukat jarria bilaketa-motor hori, eta funtzionatzen du. Webgunean, ordea, orain, bilaketa-leiho orokor hori ez dut aurkitzen. Inork bai horri buruzko argibiderik?
Ander Irizar

-----Mensaje original-----

Gogoratu uste nuen BESTERIKen erabilera singularra (BESOAK BESTERIK EZ
ZUEN AGERI // BESOAK BESTERIK EZ _*ZITUEN*_ AGERIren aldean),
Euskaltzaindiko arauren batean aipatzen zela, baina ez dut halakorik
aurkitu. Inork esan liezadake nork, non, noiz hitz egin duen ("arautu
duen") horretaz?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago