[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 14:00:01, CET 2011


Tira, ohiko eztabaida da. Geure inguruan honako hausnarketa hau egin dugu:
badirudi horrelakoetan osagai bakarra izaten denean, horretaz eginda dagoela
esan daitekeela. Horrela, "laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra
laranja delako eta hori besterik ez da erabiltzen. Hau da, -(e)zko atzizkia
materia hutsa da. Era berean "txorizozko bokata" ez legoke ondo, txorizoaz
gain, ogia ere badelako. Kasu horretan badirudi "txorizo-bokata" esaten
dugula eta "Zerena?" galdetzen dugula. Erantzuna, "txorizo(re)na izaten da.
Kontua desberdina da beste osagai batzuk izaten direnean. Horrela,
"berakatz-zopa" eta "sagar pastela" esaten dugu eta ez *berakatzezko zopa
edo *sagarrezko pastela. Izan ere, berakatz eta sagarraz gain, badira beste
osagai batzuk. Beraz, badirudi, batzuek -(a)ren eraginez, eremu guztietara
zabaltzen dutela erabilera eta besteek, -(e)zko-ren eraginez gauza bera
egiten dutela.

Kepa Diegez



Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren
09a 13:29):

> Bai, bai, hori bai. Baina "zaporea" edo "osagaia" bakarrik aipatu behar
> denean,
> nola?
> Laranja-zukua, baina: zuku hori laranjazkoa da ala laranjarena da? Hori da
> galdera.
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Gordexolako Udala - Euskara Zerbitzua <euskarazerbitzua a bildua gordexola.net>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: mié,9 febrero, 2011 13:25
> Asunto: Re: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
>
> Nik laranja-zukua eta mandarina-zukua erabili ohi dut.
> ----- Original Message ----- From: "Amaia Lasheras" <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, February 09, 2011 1:16 PM
> Subject: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
>
>
> Egun on:
>
> Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo
> janari
> gehiagori aplika dakiokeela.
>
> Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
> Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
> Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa"
> esaten.
> Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen ditut.
>
> Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den. Euskalki
> kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki
> daudela,
> baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste dut
> hori
> sintoma bat dela.
>
> Zer uste duzue zuek?
>
> Eskerrik asko!
>
> Amaia
>
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
> Asunto: [itzul] Translator tools
>
> Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
> http://www.translatortools.net/
>
> -- Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
>
>
>
> __________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de
> firmas de
> virus 5858 (20110209) __________
>
> ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
>
> http://www.eset.com
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago