[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 15:22:31, CET 2011
<<"laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra laranja delako eta hori
besterik ez da erabiltzen.
Ez ba: "laranjazko zukua" ez da inondik inora ere egokia (sintaxi hutsez
ongi eratua izan arren) orain arteko euskaran.
Teorizazio teorikoak asko teoriza daitezke, baina "laranja(ren) ura/zukua"
ez da "harrizko etxea" bezalakoa hizkuntzarentzat. Era berean "txekorrezko
haragi/okela"rik ere ez dago zerupe honetako euskaran.
Halako soiletan, ez da dudarik: hitz-elkartea da ohikoena, eta, bestela,
"zeren (ur/haragi)a". Lehen osagaia konplexua denean, hor sortu ohi da
zalantza, hiruko elkarteak bakan baino ez baitira erabiltzen ("arrosa gorri
sorta"): ?patata-arrautzopil ogitartekoa.
Kasu horretan, ahal dena egiten da; batez ere, bide hoberik ezean, "zeren
ura/haragia" ez bezala, "zeren ogitartekoa" naturala ez den kasuetan,
"ogitarteko bat, zerena/zerekin" eginez:
bokadillo/bokata bat(,) patata-tortilla(re)na/tortilla(re)kin
Eta hor izaten da arriskurik handiena asmakerietarako:
*patata-tortillazko bokata bat
*lursagar-arrautzopilarekiko ogitartekoa
*lursagar-arrautzopildun ogitartekoa
Eta abar.
Zure euskaldun zinezko horiek dute, bada, Amaia, espero izatekoa zenez,
arrazoia. Bestea, euskara berria da, izatekotan... Edo garbiago esanda,
ausar nadin, euskara txarra, besterik gabe.
Hori bai: inork ezin bermatu euskararik txarrena nagusitu(ko) ez denik eta
orain arteko egokiena arkaismo pedante bilakatu(ko) ez denik.
Hori gertatu(ko) bada ere, ordea, ez diezaiogun geuk gehiago lagundu.
2011/2/9 Kepa Diegez <kepa.diegez a bildua gmail.com>
> Tira, ohiko eztabaida da. Geure inguruan honako hausnarketa hau egin dugu:
> badirudi horrelakoetan osagai bakarra izaten denean, horretaz eginda
> dagoela
> esan daitekeela. Horrela, "laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra
> laranja delako eta hori besterik ez da erabiltzen. Hau da, -(e)zko atzizkia
> materia hutsa da. Era berean "txorizozko bokata" ez legoke ondo, txorizoaz
> gain, ogia ere badelako. Kasu horretan badirudi "txorizo-bokata" esaten
> dugula eta "Zerena?" galdetzen dugula. Erantzuna, "txorizo(re)na izaten da.
> Kontua desberdina da beste osagai batzuk izaten direnean. Horrela,
> "berakatz-zopa" eta "sagar pastela" esaten dugu eta ez *berakatzezko zopa
> edo *sagarrezko pastela. Izan ere, berakatz eta sagarraz gain, badira beste
> osagai batzuk. Beraz, badirudi, batzuek -(a)ren eraginez, eremu guztietara
> zabaltzen dutela erabilera eta besteek, -(e)zko-ren eraginez gauza bera
> egiten dutela.
>
> Kepa Diegez
>
>
>
> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren
> 09a 13:29):
>
> > Bai, bai, hori bai. Baina "zaporea" edo "osagaia" bakarrik aipatu behar
> > denean,
> > nola?
> > Laranja-zukua, baina: zuku hori laranjazkoa da ala laranjarena da? Hori
> da
> > galdera.
> >
> >
> >
> >
> > ________________________________
> > De: Gordexolako Udala - Euskara Zerbitzua <
> euskarazerbitzua a bildua gordexola.net>
> > Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> > Enviado: mié,9 febrero, 2011 13:25
> > Asunto: Re: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
> >
> > Nik laranja-zukua eta mandarina-zukua erabili ohi dut.
> > ----- Original Message ----- From: "Amaia Lasheras" <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, February 09, 2011 1:16 PM
> > Subject: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
> >
> >
> > Egun on:
> >
> > Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo
> > janari
> > gehiagori aplika dakiokeela.
> >
> > Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
> > Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
> > Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa"
> > esaten.
> > Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen
> ditut.
> >
> > Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den.
> Euskalki
> > kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki
> > daudela,
> > baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste
> dut
> > hori
> > sintoma bat dela.
> >
> > Zer uste duzue zuek?
> >
> > Eskerrik asko!
> >
> > Amaia
> >
> >
> >
> >
> >
> > ________________________________
> > De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> > Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> > Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
> > Asunto: [itzul] Translator tools
> >
> > Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
> > http://www.translatortools.net/
> >
> > -- Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> >
> >
> >
> >
> >
> > __________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de
> > firmas de
> > virus 5858 (20110209) __________
> >
> > ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
> >
> > http://www.eset.com
> >
> >
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago