[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Ots 10, 09:04:05, CET 2011


Hortaz, laranjazko zukua ez da "taxuzko esapidea", baina zukua laranjana 
bai dela "esapidea taxu(re)na".

Nire pertzepzioan, "tortila patatana" irtenbide kaxkarra da, hiztunek 
axolagabekerian emandakoa. Areago,
ausartuko nintzateke esatera "patatarena" ez duela inork esango, 
disimulatu beharrean, -re sartuz gero argi
dagoelako zuzengabekeria dela.

Jakintsuok esan, baina gaztelaniazko (!?) "de" horren arazo betierekoa 
eta guztizkoa da.

(Eta "euskaldun de mierda" zer, kakazkoa ala kakana)  ;-))

Mikel

az., 2011.eko otsren 09a 15:22(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi zuen:
> <<"laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra laranja delako eta hori
> besterik ez da erabiltzen.
>
> Ez ba: "laranjazko zukua" ez da inondik inora ere egokia (sintaxi hutsez
> ongi eratua izan arren) orain arteko euskaran.
>
> Teorizazio teorikoak asko teoriza daitezke, baina "laranja(ren) ura/zukua"
> ez da "harrizko etxea" bezalakoa hizkuntzarentzat. Era berean "txekorrezko
> haragi/okela"rik ere ez dago zerupe honetako euskaran.
>
> Halako soiletan, ez da dudarik: hitz-elkartea da ohikoena, eta, bestela,
> "zeren (ur/haragi)a". Lehen osagaia konplexua denean, hor sortu ohi da
> zalantza, hiruko elkarteak bakan baino ez baitira erabiltzen ("arrosa gorri
> sorta"): ?patata-arrautzopil ogitartekoa.
>
> Kasu horretan, ahal dena egiten da; batez ere, bide hoberik ezean, "zeren
> ura/haragia" ez bezala, "zeren ogitartekoa" naturala ez den kasuetan,
> "ogitarteko bat, zerena/zerekin" eginez:
>
> bokadillo/bokata bat(,) patata-tortilla(re)na/tortilla(re)kin
>
> Eta hor izaten da arriskurik handiena asmakerietarako:
>
> *patata-tortillazko bokata bat
> *lursagar-arrautzopilarekiko ogitartekoa
>   *lursagar-arrautzopildun ogitartekoa
>
> Eta abar.
> Zure euskaldun zinezko horiek dute, bada, Amaia, espero izatekoa zenez,
> arrazoia. Bestea, euskara berria da, izatekotan... Edo garbiago esanda,
> ausar nadin, euskara txarra, besterik gabe.
>
> Hori bai: inork ezin bermatu euskararik txarrena nagusitu(ko) ez denik eta
> orain arteko egokiena arkaismo pedante bilakatu(ko) ez denik.
>
> Hori gertatu(ko) bada ere, ordea, ez diezaiogun geuk gehiago lagundu.
> 2011/2/9 Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago