[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Ots 9, 17:34:34, CET 2011
Arratsalde on:
"Zuk zer nahi duzu?" galdetuta, erantzuna "kas bat laranja (nahi dut nik)"
esaten zen aspaldi eta oraindik ere uste dut hori dela errazena eta niri
behinik behin naturalena egiten zaidana.
Horri segituta, "Zer zuku hartu duzu?" galdetuz gero, errazena (eta niretzat
naturalena) "Laranja" esatea litzateke, besterik gabe; testuinguruak
argitzen du gainerako guztia.
Beste adibide bat:
"-zuk zer nahi duzu?
-nik zuku bat, mandarina."
Beste bat:
"-zer bokadillo/ogitarteko nahi duzu?
-tortilla urdaiazpikoarekin".
Ideia horren osagarri, oroitzen orain dela 30 bat urte nola harritzen
nintzen Donostiako Alde Zaharrean entzuten nuenean, oihuka, "bokadillo bat
tortilla patata(re)na!".
Eta esplikazioa bilatu nahian, hona nire gogoeta: azken batean, "eraztun
urrea" erraten den bezala, eta "ekarzu balde plastiko bat" ("trae un balde
de plástico" erran nahi delarik), zergatik ez "kas laranja"?
Beharrian aski ongi ematen dit honek ere: "eman kas bat laranja, faborez";
dudarik gabe "laranjazkoa"-k baino hobeki...
Beste adibide bat: "armairu bat erosi dute, haritza" nire ustez ongi errana
da, ez da erran beharrik "armairu bat erosi dute, haritzezkoa" (eta guttiago
"haritzarena").
Beste hau ere ongi iduritzen zait niri: "etxe hark bazuen ate eder bat,
haritza".
Edo: "mahai hori zer da, gaztaina?". Niri ongi ematen dit hagitz.
Uste dut "kas bat laranja"-ri, "bi kas limon", eta "Zer zuku hartu dudan?
Nik mandarina" bezalakoei bidea utzi behar zaiela, eta lehentasuna eman ere
bai, beharbada; niri behinik behin besteak aunitzez artifizialagoak
iduritzen zaizkit...
Ea beste iritzirik baden...
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Amaia Lasheras
Enviado el: miércoles, 09 de febrero de 2011 13:16
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Egun on:
Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo
janari
gehiagori aplika dakiokeela.
Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa" esaten.
Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen ditut.
Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den. Euskalki
kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki
daudela,
baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste dut
hori
sintoma bat dela.
Zer uste duzue zuek?
Eskerrik asko!
Amaia
________________________________
De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
Asunto: [itzul] Translator tools
Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
http://www.translatortools.net/
-- Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago