[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Inaki Inurrieta
inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 19:20:20, CET 2011
Horren haritik: okindegietan bada "pan de leņa" esaten zaion ogi klase bat,
ziurrenik labeko sua egiteko egurra erabiltzen delako. Nola esan hori
euskaraz? Entzunda nago "egunrrezko ogia" eskatzen, baina bistan da izan
behar duela egokiagorik. Izan behar duela edo asmatu beharko dela.
Iņaki Iņurrieta
> Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo
> janari
> gehiagori aplika dakiokeela.
>
> Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
> Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
> Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa"
> esaten.
> Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen ditut.
>
> Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den. Euskalki
> kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki
> daudela,
> baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste dut
> hori
> sintoma bat dela.
>
> Zer uste duzue zuek?
>
> Eskerrik asko!
>
> Amaia
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago