[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 10, 17:26:17, CET 2011


Hara! Eta, orduan, sistematikoki "zerena nahi duzu bokadilloa?" galdetzen
dute hiztun arrunt (axolagabe baina) jatorrek zer egin behar dute, -re hori,
eta jakia ahaztu, zure pertzepzio hori dela eta?

Zein da zure proposamen desgaztelaniaztua, jakin baliteke?





2011/2/10 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>

> Hortaz, laranjazko zukua ez da "taxuzko esapidea", baina zukua laranjana
> bai dela "esapidea taxu(re)na".
>
> Nire pertzepzioan, "tortila patatana" irtenbide kaxkarra da, hiztunek
> axolagabekerian emandakoa. Areago,
> ausartuko nintzateke esatera "patatarena" ez duela inork esango, disimulatu
> beharrean, -re sartuz gero argi
> dagoelako zuzengabekeria dela.
>
> Jakintsuok esan, baina gaztelaniazko (!?) "de" horren arazo betierekoa eta
> guztizkoa da.
>
> (Eta "euskaldun de mierda" zer, kakazkoa ala kakana)  ;-))
>
> Mikel
>
> az., 2011.eko otsren 09a 15:22(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi zuen:
>
>  <<"laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra laranja delako eta hori
>> besterik ez da erabiltzen.
>>
>> Ez ba: "laranjazko zukua" ez da inondik inora ere egokia (sintaxi hutsez
>> ongi eratua izan arren) orain arteko euskaran.
>>
>> Teorizazio teorikoak asko teoriza daitezke, baina "laranja(ren) ura/zukua"
>> ez da "harrizko etxea" bezalakoa hizkuntzarentzat. Era berean "txekorrezko
>> haragi/okela"rik ere ez dago zerupe honetako euskaran.
>>
>> Halako soiletan, ez da dudarik: hitz-elkartea da ohikoena, eta, bestela,
>> "zeren (ur/haragi)a". Lehen osagaia konplexua denean, hor sortu ohi da
>> zalantza, hiruko elkarteak bakan baino ez baitira erabiltzen ("arrosa
>> gorri
>> sorta"): ?patata-arrautzopil ogitartekoa.
>>
>> Kasu horretan, ahal dena egiten da; batez ere, bide hoberik ezean, "zeren
>> ura/haragia" ez bezala, "zeren ogitartekoa" naturala ez den kasuetan,
>> "ogitarteko bat, zerena/zerekin" eginez:
>>
>> bokadillo/bokata bat(,) patata-tortilla(re)na/tortilla(re)kin
>>
>> Eta hor izaten da arriskurik handiena asmakerietarako:
>>
>> *patata-tortillazko bokata bat
>> *lursagar-arrautzopilarekiko ogitartekoa
>>  *lursagar-arrautzopildun ogitartekoa
>>
>> Eta abar.
>> Zure euskaldun zinezko horiek dute, bada, Amaia, espero izatekoa zenez,
>> arrazoia. Bestea, euskara berria da, izatekotan... Edo garbiago esanda,
>> ausar nadin, euskara txarra, besterik gabe.
>>
>> Hori bai: inork ezin bermatu euskararik txarrena nagusitu(ko) ez denik eta
>> orain arteko egokiena arkaismo pedante bilakatu(ko) ez denik.
>>
>> Hori gertatu(ko) bada ere, ordea, ez diezaiogun geuk gehiago lagundu.
>> 2011/2/9 Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago