[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 10, 17:30:27, CET 2011
Barka narraskeria, eta bota aurrekoa zaborretara:
Hara! Eta, orduan, sistematikoki "ze(r)ena nahi duzu bokadilloa?" galdetzen
duten hiztun arrunt (axolagabe baina) jatorrek zer egin behar dute: atzizki
hori jan eta jakia ahaztu, zure pertzepzio hori dela eta?
Zein da zure proposamen desgaztelaniaztatua, jakin baliteke?
2011/2/10 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> Hara! Eta, orduan, sistematikoki "zerena nahi duzu bokadilloa?" galdetzen
> dute hiztun arrunt (axolagabe baina) jatorrek zer egin behar dute, -re hori,
> eta jakia ahaztu, zure pertzepzio hori dela eta?
>
> Zein da zure proposamen desgaztelaniaztua, jakin baliteke?
>
>
>
>
>
> 2011/2/10 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>
>
> Hortaz, laranjazko zukua ez da "taxuzko esapidea", baina zukua laranjana
>> bai dela "esapidea taxu(re)na".
>>
>> Nire pertzepzioan, "tortila patatana" irtenbide kaxkarra da, hiztunek
>> axolagabekerian emandakoa. Areago,
>> ausartuko nintzateke esatera "patatarena" ez duela inork esango,
>> disimulatu beharrean, -re sartuz gero argi
>> dagoelako zuzengabekeria dela.
>>
>> Jakintsuok esan, baina gaztelaniazko (!?) "de" horren arazo betierekoa eta
>> guztizkoa da.
>>
>> (Eta "euskaldun de mierda" zer, kakazkoa ala kakana) ;-))
>>
>> Mikel
>>
>> az., 2011.eko otsren 09a 15:22(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi
>> zuen:
>>
>> <<"laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra laranja delako eta hori
>>> besterik ez da erabiltzen.
>>>
>>> Ez ba: "laranjazko zukua" ez da inondik inora ere egokia (sintaxi hutsez
>>> ongi eratua izan arren) orain arteko euskaran.
>>>
>>> Teorizazio teorikoak asko teoriza daitezke, baina "laranja(ren)
>>> ura/zukua"
>>> ez da "harrizko etxea" bezalakoa hizkuntzarentzat. Era berean
>>> "txekorrezko
>>> haragi/okela"rik ere ez dago zerupe honetako euskaran.
>>>
>>> Halako soiletan, ez da dudarik: hitz-elkartea da ohikoena, eta, bestela,
>>> "zeren (ur/haragi)a". Lehen osagaia konplexua denean, hor sortu ohi da
>>> zalantza, hiruko elkarteak bakan baino ez baitira erabiltzen ("arrosa
>>> gorri
>>> sorta"): ?patata-arrautzopil ogitartekoa.
>>>
>>> Kasu horretan, ahal dena egiten da; batez ere, bide hoberik ezean, "zeren
>>> ura/haragia" ez bezala, "zeren ogitartekoa" naturala ez den kasuetan,
>>> "ogitarteko bat, zerena/zerekin" eginez:
>>>
>>> bokadillo/bokata bat(,) patata-tortilla(re)na/tortilla(re)kin
>>>
>>> Eta hor izaten da arriskurik handiena asmakerietarako:
>>>
>>> *patata-tortillazko bokata bat
>>> *lursagar-arrautzopilarekiko ogitartekoa
>>> *lursagar-arrautzopildun ogitartekoa
>>>
>>> Eta abar.
>>> Zure euskaldun zinezko horiek dute, bada, Amaia, espero izatekoa zenez,
>>> arrazoia. Bestea, euskara berria da, izatekotan... Edo garbiago esanda,
>>> ausar nadin, euskara txarra, besterik gabe.
>>>
>>> Hori bai: inork ezin bermatu euskararik txarrena nagusitu(ko) ez denik
>>> eta
>>> orain arteko egokiena arkaismo pedante bilakatu(ko) ez denik.
>>>
>>> Hori gertatu(ko) bada ere, ordea, ez diezaiogun geuk gehiago lagundu.
>>> 2011/2/9 Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com>
>>>
>>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago