[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Ots 10, 18:48:27, CET 2011


Ez dut uste nire pertzepzio urriak inongo euskaldun jator eta axolatirik 
ezertara eraman lezakeenik, are gutxiago hiztun axolagaberik, baina 
hiztun jator horiek berek hainbat oker, hankasartze eta axolagabekeria 
egin ohi dute, denok dakigunez, hiztun perfekturik ez baita inon. 
Aurpegiak milaka dituen gaztelaniazko "de" hori hainbat modutara bihurtu 
dute euskaldunek, esanahia zein den. Beharbada galdera egiteko beste 
modurik egon liteke eta haiek aurkitu, jakintsuen laguntzaz.
Ez dago nire pertzepzioa inoren jakinduariaren gainetik. Gaixoa ni!
Hala ere, -ko atzizkia edozeri eratxekitzen ahal badiogu, ez dut zer 
arrarorik ikusten zurez egindako altzariari zurezko esateko, ez eta 
oinez ibiltzen denari oinezko deitzeko, edo tortilaz egindako 
bokadiloari tortilazko, edo patataz egindakoari patatazko tortila. 
Galdera nola egin nire proposamenik? Ez, ez, zuek guztiok edo gehienok 
jakinduria handiagoa duzue nik baino. Nik pertzepzio soila; adituren 
batek txostena burutzeko badu, egin eta orduan jakinen dugu besteok ere.
Mikel

og., 2011.eko otsren 10a 17:30(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi zuen:
> Barka narraskeria, eta bota aurrekoa zaborretara:
>
> Hara! Eta, orduan, sistematikoki "ze(r)ena nahi duzu bokadilloa?" galdetzen
> duten hiztun arrunt (axolagabe baina) jatorrek zer egin behar dute: atzizki
> hori jan eta jakia ahaztu, zure pertzepzio hori dela eta?
>
> Zein da zure proposamen desgaztelaniaztatua, jakin baliteke?
>
> 2011/2/10 Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com>
>
>> Hara! Eta, orduan, sistematikoki "zerena nahi duzu bokadilloa?" galdetzen
>> dute hiztun arrunt (axolagabe baina) jatorrek zer egin behar dute, -re hori,
>> eta jakia ahaztu, zure pertzepzio hori dela eta?
>>
>> Zein da zure proposamen desgaztelaniaztua, jakin baliteke?
>>
>>
>>
>>
>>
>> 2011/2/10 Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.es>
>>
>> Hortaz, laranjazko zukua ez da "taxuzko esapidea", baina zukua laranjana
>>> bai dela "esapidea taxu(re)na".
>>>
>>> Nire pertzepzioan, "tortila patatana" irtenbide kaxkarra da, hiztunek
>>> axolagabekerian emandakoa. Areago,
>>> ausartuko nintzateke esatera "patatarena" ez duela inork esango,
>>> disimulatu beharrean, -re sartuz gero argi
>>> dagoelako zuzengabekeria dela.
>>>
>>> Jakintsuok esan, baina gaztelaniazko (!?) "de" horren arazo betierekoa eta
>>> guztizkoa da.
>>>
>>> (Eta "euskaldun de mierda" zer, kakazkoa ala kakana)  ;-))
>>>
>>> Mikel
>>>
>>> az., 2011.eko otsren 09a 15:22(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi
>>> zuen:
>>>
>>>   <<"laranjazko zukua" ondo legoke, osagai bakarra laranja delako eta hori
>>>> besterik ez da erabiltzen.
>>>>
>>>> Ez ba: "laranjazko zukua" ez da inondik inora ere egokia (sintaxi hutsez
>>>> ongi eratua izan arren) orain arteko euskaran.
>>>>
>>>> Teorizazio teorikoak asko teoriza daitezke, baina "laranja(ren)
>>>> ura/zukua"
>>>> ez da "harrizko etxea" bezalakoa hizkuntzarentzat. Era berean
>>>> "txekorrezko
>>>> haragi/okela"rik ere ez dago zerupe honetako euskaran.
>>>>
>>>> Halako soiletan, ez da dudarik: hitz-elkartea da ohikoena, eta, bestela,
>>>> "zeren (ur/haragi)a". Lehen osagaia konplexua denean, hor sortu ohi da
>>>> zalantza, hiruko elkarteak bakan baino ez baitira erabiltzen ("arrosa
>>>> gorri
>>>> sorta"): ?patata-arrautzopil ogitartekoa.
>>>>
>>>> Kasu horretan, ahal dena egiten da; batez ere, bide hoberik ezean, "zeren
>>>> ura/haragia" ez bezala, "zeren ogitartekoa" naturala ez den kasuetan,
>>>> "ogitarteko bat, zerena/zerekin" eginez:
>>>>
>>>> bokadillo/bokata bat(,) patata-tortilla(re)na/tortilla(re)kin
>>>>
>>>> Eta hor izaten da arriskurik handiena asmakerietarako:
>>>>
>>>> *patata-tortillazko bokata bat
>>>> *lursagar-arrautzopilarekiko ogitartekoa
>>>>   *lursagar-arrautzopildun ogitartekoa
>>>>
>>>> Eta abar.
>>>> Zure euskaldun zinezko horiek dute, bada, Amaia, espero izatekoa zenez,
>>>> arrazoia. Bestea, euskara berria da, izatekotan... Edo garbiago esanda,
>>>> ausar nadin, euskara txarra, besterik gabe.
>>>>
>>>> Hori bai: inork ezin bermatu euskararik txarrena nagusitu(ko) ez denik
>>>> eta
>>>> orain arteko egokiena arkaismo pedante bilakatu(ko) ez denik.
>>>>
>>>> Hori gertatu(ko) bada ere, ordea, ez diezaiogun geuk gehiago lagundu.
>>>> 2011/2/9 Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com>
>>>>
>>>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago