[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Al, Ots 14, 18:17:49, CET 2011
Orain zertxobait nire ezezkoaren aurka eginen dut, aipatuz -re marka
ageri den bi kasu 'arraro'. Erran nahi baita, kasu genitibotik urrunsko
(egungo ohituraz) egon daitezkeen bi erabilera: bata soziatiboa, non -re
marka bat izkutuka agertzen den, "niREkin" adibide, ta bestea hainbat
euskalkitan aditzaren osatzaile -ren erabilera, "ibiliREN" adibide.
Aipatzen ditut, kasu marken hedapen semantikoa nondik eta norainokoa den
gaur egun oso finkatua dagokeelako, baina lehenago, adibide horietan
ikus daitekeenez, bestelakoa, hots, gehiagokoa, izan zitekeelako. Nik
"gaztaren tortila" ez nuke esango, baina "ibiliren naiz" agian bai.
Iruzkin xume bat egin nahi nuen, besterik ez.
Mikel
or., 2011.eko otsren 11a 10:50(e)an, Juan Garzia Garmendia(e)k idatzi zuen:
> Nire aldetik behintzat, ez dago zer barkaturik: eztabaidan ari gara,
> bakoitza bere zerekin, eta desadostasuna ez da (oraingoz) bekatu.
>
> Kontutxo bat, zure azken hori neure iritzia argiago uzteko baliaturik:
>
> Uste dut alderantzizko ikuspegia dela egokiagoa; alegia, "gaztaren
> bokadillo" horren beharrik ez da, "gazta-bokadillo" baitugu abiapuntutik.
> Iradoki dudan moduan, halako elkarte-batzuetako izen biak bereiz (eta luzatu
> gabe) ematera behartzen garenean gertatzen dira zalantzak.
>
> Gure adibide gastronomikoak alde batera utzita (ez baitira biok ere
> berdinak, ondo diozunez), halako beste askotan gertatzen da hori, eta
> hizkuntzaren egituratik beretik dator kontua, "de" ditxosozkoaren
> ITZULPEN-arazoa alde batera utzita ere.
>
> Esate baterako, "pilota-partid(u)a" hitz-elkarteak ez dut uste zalantzarik
> duenik. Orain, batek zerbait entzun badigu partida baten kontuaz, eta argitu
> nahi badu zehazki zertaz ari garen, "zer partida/partidu?" da (ez dakit
> besterik den posible hor) ohiko galdera (orokorregia, noski, aukeran).
>
> Euskarak ez du hor molde garbi edozertarakorik bere horretan (hizkuntza
> guztiei gertatzen zaizkie halako eskasiak: gure auzo-erdarek, pentsa, debeku
> dute gure horien moduko hitz-elkarteak, eta hortik -ikuspegia
> alderantzizkaturik- "de" gogaikarriok erabili beharra!):
>
> *pilotaren partida / *pilotarena
> *pilotazko partida / *pilotazkoa
> *pilotako partida / *pilotakoa (entzunena, baiki, "de" zozoa lagun)
>
> Hor, modulazioren batera jo liteke, gramatikak ematen ez diguna semantikan
> bilatuz: "frontoikoa" (bai, badakit irtenbide koldarra litzatekeela, baina
> beharrak ez omen du legerik).
>
> Hor are garbiagoa dena atzera gastronomiara ekarririk, HALAKO
> TESTUINGURUetan, ahal dena baliatzen du euskal hiztunak, lehenik aukerarik
> ekonomikoenak saiatuz:
>
> ura/zukua, zera... laranja-ura/zukua / laranjarena (aitzakiarik gabea
> guztiontzat, ustez)
> bokadillo bat, mesedez, txorizoarena (arrunta niretzat eta ingurukoentzat;
> hor, behintzat, "txorizo" solik emateak kamareroa asaldaraz dezake,
> berarengatik ote diogun)
> partidu polita dugu laster; oraingoan, pilota-partidua (ez dut ikusten
> bestelako aukera onik, eta errepikapena ere ez da inolaz ere debeku)
>
> Hasierakoraino itzuliz, antzeko zalantzak gertatzen dira (euskararen
> barruan, berriro) elkartu beharrekoak bi izen soil ez direnean (ikus
> hasierako nire mezua):
>
> basurde-txorizoa
> basurde ekologikoaren txorizoa (sentitzen dut, baina uste dut hori dela
> normalena... "basurde ekologiko"aren txantxa alde batera utzita)
>
> Jakina, ZEREN kasuaren aurka bagaude "de" batzuk oker euskaratzen
> ditugulako, jatortasun hori ekonomiareb kaltez ordaindu beharko dugu:
>
> basurde ekologikoaren okelaz egindako txorizoa
>
> Izan ere, gure neke eta erruon iturria ez da hainbestean "de" zozoki
> itzultzea, baizik eta, orokorrago, erdarazko preposizioak beti euskal
> postposizioz ematen tematzea (euskararen beraren barruko arazo hori
> edonolako kalkoz konpondu nahian). Halako beste batzuk ere erabili izan
> ditugu hemen eztabaidagai:
>
> haritz-basoa
> haritz gorri basoa (ausartegia?)
> #haritz gorrien basoa (besterik da, nahiz pragmatikoki balia daitekeen)
> haritz gorrizko basoa (semantikoki desegokia, antza)
> haritz gorriz osaturiko basoa (ortopediko samarra)
> ...
>
> Azken kasu horretan, arazoa arazoagotzen duen kontu bat gehitzen da:
> pluralaren eta mugagabearen artekoa.
>
> Gaztigatuta zeundeten: kasuz kasuko bereizkuntza semantikoak hartu behar
> dira kontuan, sintaxi-egiturez eta testuinguruez gainera, eta horrek
> zailtzen du errezeta sinple edozertarakoak ematea. Izan ere, dela botanikan,
> dela fauna ekologikoan, dela gastronomian edo beste zernahitan ere,
> azpikasuak ez dira denak berdinak, ikusi dugunez.
>
> Nire hau ere, beraz, ez hartu (inola ere hartu nahi baduzue) auziaren
> konponbidetzat, kontuaren konplexutasunaren lagintzat baizik.
>
>
> <<< Bestela, ontzat eman
> behar da "gaztaren bokadillo bat"? Kalkoari izkin eginez (hortik heldu
> baita, nire aburuz, esamolde hori:
> un bocadillo=bokadillo bat; de queso=gaztana).
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago