[itzul] Erlatibozkoetan azentu marka erabiltzeaz

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 16, 12:27:26, CET 2011


Aintzat hartzekotzat dauzkat beren neurrian arrazoibide guztiok,
jakina, baina zergatik ez egin proba enpirikoa: itzul dezala beste
norbaitek Prousten beste aletxo bat (500 orrialdeņo aski),
azentu-velcrorekin zein gabe, eta konpara ditzagun emaitzak.

Izan ere, halako testuekin dabiltzanek ere oso gustura utziko lukete
marka bitxi hori bazterrean... baldin eta norbaitek konponbide hobea
emango balie (praktikan, eta praktikaren eskarmentutik).

Bestalde, ezin al du euskarak inguruan erabiltzen ez denik ezer
erabili bere behar berezietarako? Ez nuen uste hain homologazio-zale
edo -behar ginenik? Nik uste, euskaraz azentu-marka bera ia guztiz
libre egotea beste arrazoi bat da halakoetarako baliagarri izan dadin.

Hala ere, juzga beza norberak: beren obretatik ezagutuko dituze.

2011/2/16 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:
>
>        Ez naiz ni azentu horien oso aldekoa, batetik, azentuak gure inguruko hizkuntzetan beste zeregin bat duelako, baina batez ere, bestetik, erlatiboaren arazoa konpontzeak ez duelako konpontzen arazo zabalago bat. Xabier Aristegietak <<velcro efektua>> esan zion arazo horri Senezen argitaraturiko artikulu batean ("Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak", Senez 37 (2009).
>
>        http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20091026/aristegieta
>
>
> Asier Larrinaga
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago