[itzul] girar al paciente sobre sí mismo
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 17, 12:53:41, CET 2011
Ez dakit zer dagoen marrazkian. Baina marrazkian hori agertuta gero (ahuspez dagoena ahoz gora jarri eta alderantziz), segur aski zera da kontua: ohatua dagoen pertsona mugitu edo mugiarazi beharra dagoela, presio-ultzerarik atera ez dakion. Kontua zer izaten da, zenbait minututik, behin ahoz gora egon eta gero, saiheska jarri (alde batera edo bestera etzanda), eta gero berriz mugitu. Eta ez da nahitaezkoa gaixoa toki berberean egotea, mugitu daiteke ohean eskuinalderago edo ezkerralderago.
Beraz, eta erdarak ere gehiago zehazten ez duenez, libreago jokatu dezakegu:
-pazientea edo gaixoa birarazi.
-gaixoa ohean mugitu edo mugiarazi.
...
Igual oker nago, eta juxtu-juxtu hori esan behar da, baina...
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago