[itzul] RV: Kaleko hizkera

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Eka 15, 13:06:20, CEST 2011


        Oso baliagarri izango zaizu EITBren kontsulta-aplikazioa.

                http://www.eitb.com/euskaraz/kontsultak/

        Gaia (1) eremuan "Hizkera kolokiala" izeneko atala duzu. Ia 2.500 fitxa dituzu esan dituzun hitzekin eta beste batzuekin.

        Bilaketa gehiago zehatz dezakezu Gaia (2) eremuan "sexua", "alkohola eta drogak", "jendea" edo beste atalen bat aukeratuz gero.

        Eta noski, interesatzen zaizun hitza ere bila dezakezu, gaztelaniazko eremuan nahi duzuna idatziz, beste ezer markatu beharrik gabe.

        Bide batez esanda, <<bollera>>-rako ez daukagu gauza handirk, <<lesbi>> baino ez, baina <<marimacho>> kontsultatuz gero, aukera baliagarriagoak aurkituko dituzu: <<bargasta>>, <<mando-eme>>, <<mariurkulu>>...


Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago