Kaixo, itzulkideak: Atzerriko euskaltzale batek galdetu dit ea zenbateraino zaidan "naturala" goiko esaldi hori. Zalantzan gelditu naiz. Nik neuk "Jon etorri delako berria kezkagarria da" edo esango nuke hor, baina ez naiz ausartzen harena zuzenesten edo okerresten. Inork ezer esan nahi? Aurrez, eskerrik asko. T.A.