[itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 20, 13:07:59, CEST 2011
Izateko era bat da guretzat euskara, munduan pertsona izateko modu
original eta naturala.
Edo
Izateko era bat da euskara guretzat, munduan pertsona izateko modu
original eta naturala.
Hau da lehenengo "bat" mantendu eta bigarrena kendu. Eta "Euskara"
atzeratu, "Euskara izateko..." irakurtzen ez hasteko. 'Euskara' hitzaren
ondoren koma (,) jartzea konponbide txarragoa iruditzen zait.
Jon Agirre
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Karmel Uribarren
Bidaltze-data: astelehena, 2011.eko ekainak 20 13:00
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
Kaixo Itzulkideok!
Kontsulta hau dakarkizuet...
Ondo dago esaldi hau...?
"Euskara izateko era bat da guretzat, munduan pertsona izateko modu
original eta natural bat."
Kontsultari buruz... galdetu didate 'bat' horiek barik ondo dagoen...
hau da...
"Euskara izateko era da guretzat, munduan pertsona izateko modu original
eta naturala"
eta ordenamenduaz? zer iruditzen zaizue?
eskerrik asko...
Karmel Uribarren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago