[itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Eka 20, 14:13:15, CEST 2011
Nik esango nuke <<bat>> kenduz gero gehiago nabarmentzen dela izateko era hori geure era dela.
euskara izateko era da guretzat = euskara gure izateko era da
Ordenamenduari ez diot arazorik igartzen, baina testu idatziari bai, koma jarriko bainuke euskararen ostean.
Halako komak oker daudenez, <<guretzat>> aurreratuko nuke, txertaki modura.
Euskara, guretzat, izateko era da...
Asier Larrinaga
-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]On
Behalf Of Karmel Uribarren
Sent: Monday, June 20, 2011 1:00 PM
To: ItzuL
Subject: [itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
Kaixo Itzulkideok!
Kontsulta hau dakarkizuet...
Ondo dago esaldi hau...?
"Euskara izateko era bat da guretzat, munduan pertsona izateko modu
original eta natural bat."
Kontsultari buruz... galdetu didate 'bat' horiek barik ondo dagoen...
hau da...
"Euskara izateko era da guretzat, munduan pertsona izateko modu original
eta naturala"
eta ordenamenduaz? zer iruditzen zaizue?
eskerrik asko...
Karmel Uribarren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago