[itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Eka 20, 19:25:52, CEST 2011
Bada beste aukera bat, apur bat desberdina eta, ustez, etorri den
esalditik gutxiago aldentzen dena:
" Izateko era bat da euskara guretzat, munduan pertsona izateko modu
original eta natural bat".
Horrela, bi aldiz adierazten da "zer den euskara guretzat".
Jonek eman duen horretan, komaren ostekoan, zehatzagoa da erantzuna:
"munduan pertsona izateko modu original eta naturalA" (hots,
testuingurak bestela ulertarazten ez badigu: ez n¡modu BAT, baizik eta
BAKARRA).
[Besterik litzateke honelako aposizio bat balitz: "...izateko era
BAT... modu original eta naturalean munduan pertsona egiten
gaitueNA"]
Jakina, bietan egiten bada bat>-a, efektua bikoiztu baino ez da egiten.
Horraino, hizkuntzarena berarena.
Besterik da ideologikoki nahiago izatea ez adieraztea "bat" dela
(hots, besterik ere izan litekeela)...
Horretarako, ordea, bada modu zuzenagorik:
"Gure izateko era da euskara: munduan pertsona izateko guk dugun modu
original eta naturala".
Hala biz, hala ere.
2011/6/20 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
> Izateko era bat da guretzat euskara, munduan pertsona izateko modu
> original eta naturala.
>
> Edo
>
> Izateko era bat da euskara guretzat, munduan pertsona izateko modu
> original eta naturala.
>
> Hau da lehenengo "bat" mantendu eta bigarrena kendu. Eta "Euskara"
> atzeratu, "Euskara izateko..." irakurtzen ez hasteko. 'Euskara' hitzaren
> ondoren koma (,) jartzea konponbide txarragoa iruditzen zait.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Karmel Uribarren
> Bidaltze-data: astelehena, 2011.eko ekainak 20 13:00
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....
>
> Kaixo Itzulkideok!
>
> Kontsulta hau dakarkizuet...
>
> Ondo dago esaldi hau...?
>
> "Euskara izateko era bat da guretzat, munduan pertsona izateko modu
> original eta natural bat."
>
> Kontsultari buruz... galdetu didate 'bat' horiek barik ondo dagoen...
> hau da...
>
> "Euskara izateko era da guretzat, munduan pertsona izateko modu original
>
> eta naturala"
>
> eta ordenamenduaz? zer iruditzen zaizue?
>
> eskerrik asko...
>
> Karmel Uribarren
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago