[itzul] novación de contrato
Alberto Martínez de la Cuadra
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Ost, Mar 2, 12:37:23, CET 2011
Duela gutxi, «Notariotzako terminoen zerrenda» aipatu zen (
http://glosario.vasco.notariado.org/?do=terms&locale=eu) posta zerrenda
honetan. Termino horien artean badago honako hau:
berriztatzea
Aurreko betebeharra geroko betebeharrarekin ordeztu edo azkentzea, aurreko
hori baliorik gabe utziz.
“Berriztatze” hitzaren ohiko esangurari erreparatuta, berriztatzea da
hipoteka-maileguaren kontratua aldaraztea, besteak beste, korritu-tasa, epea
edota komisioak aldatzeko, aldarazpen hori eskritura publikoan jasotzen
dela. Dena den, esanahi juridiko hertsiari erreparatuta, kontratuaren
aldarazpen guztiak berriztatzeak dira.
es novación
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago