[itzul] Bigarren aldiz ezkondu

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Ost, Mar 2, 14:57:41, CET 2011


Niretzat normalena "berriro" edo holakoren bat sartzea da: "berriro ezkondu zen", "atzera ezkondu zen"... Baita "bigarrenez ezkondu zen" ere.
Eta, andre berarekin izanez gero, orduantxe azpimarratu.

Iratxe

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Koldo Biguri
Enviado el: miércoles, 02 de marzo de 2011 14:44
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Bigarren aldiz ezkondu


Kaixo:

Hiztegietan "casarse en segundas nupcias" begiratuz gero, "bigarren aldiz ezkondu" agertzen da. Zenbait testuingurutan, zalantzarik ez daukat ondo dagoela:

"Emaztea hil egin zitzaion eta handik urte pare batera bigarren aldiz ezkondu zen".

Arazo gehiago ikusten diot "casarse en segundas nupcias con alguien" esan behar denean; ustez, "bigarren aldiz ezkondu zen halakorekin" zalantzagarria da berez (baita, esango nuke, koma batez banatuta ere: "bigarren aldiz ezkondu zen, halakorekin", alegia), esango nuke, nahiz testuinguruak argi utz dezakeen; kontua da bilatzaileetan esaldia ipiniz gero, hainbat adibide ateratzen direla holakoak. Baina, onargarriak iruditzen zaizkizue? Ala zorrotzegia izatea da "emakume berberarekin bi aldiz ezkontzea" esan nahi balu bezala hartzea?



Koldo Biguri






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago