[itzul] Subrogatu

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ast, Mar 3, 14:17:15, CET 2011


Hori zen galdera, bai, Alberto. Izan ere, lehendik neukan zalantza
areagotu egin zait Hiztegi Batuak "du" aditza dela dioenetik,
pentsarazten baitit "haren eskubideetan subrogatuko zara" ez baizik
"haren eskubideak subrogatuko dituzu" esan beharko genukeela,
beharbada.

Iñigok dioena da "du" moduan erabiltzeko beste aukera: "hura
subrogatuko duzu halako eskubideetan". Hor parez pare joango litzateke
"ordez(ka)tu" aditzarekin.

Frantsesez trantsitibo moduan ageri da (GDT): subroger v. tr.
Définition: Substituer une personne à une autre par subrogation.

Eskerrik asko

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago