[itzul] Ética de máximos / Ética de mínimos

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 10, 14:03:32, CET 2011


Ez da kasua arazoa (zuzenean bederen), mugatuan egotea baizik. Nire
iritziz, "(arau) minimoZ/maximoZ diharduena" izan nahi du etika
horrek, eta ez "(arau) minimoEZ/maximoEZ diharduena".

Kontua da "minimo/maximoREN etika" ez dela gramatikala, eta, beraz,
edo "minimo/maximo BATZUEN/ZENBAITEN etika" egin behar litzatekeela,
edo (eta horixe besterik ez nioen nik horretaz), semantikoki
justifikatu behar dela "maximo/minimoen" esanahia (="de LOS
máximos/mínimos") ondo egokitzen dela adierazi nahi denarekin.

Esate baterako, mugatutasunaren alde horretatik (nik ez nuke hala ere
erabiliko, bestelako arrazoiz), "zazpi dorreen gaztelua", baina ez
dela gauza bera "zazpi dorreko gaztelua". Lehenbizikoan, "zazpi
dorreak ageri dituena" litzateke gaztelua, eta bigarrenean, berriz,
"zazpi dorre (ageri) dituena".

Alegia, "dorreen" mugatua dela, formaz eta esanahiz, eta esanahi hori
ez dela justifikatzen, nire ustez, barka bekit niri ere, hor.
Minimozko etikak, zuzen interpretatzen badut kontzezpua, ez baititu
bilatzen minimoak, arian ariko minimo batzuk baizik.

Hala ere, "ez bedi egin nire oldea..."

2011/3/10 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
> Egia esanda, lehenago beste zerbait ere etorri zait burura:
>
> a)    Gutxienekoen etika (gutxieneko arauak edo bizikidetzarako minimo horiek...). Hau ongi ulertzen da.
>
> b)    Gehienekoen etika, berriz, ez zait gustatzen. Iruditzen zait ez dela ongi ulertzen. Utopien etika ere pentsatu dut, baina horrekin ere ez naiz pozik gelditu, beste problema batzuk sortzen dituelako.
>
>
>
> Horregatik, eta parea behar delako, minimoen etika eta maximoen etika iruditzen zait egokiena, hau da, minimo horiek osatzen duten etika, eta maximo edo amets edo utopia horiek osatzen dutena.
>
> Eta barkatu, ez da nire asmoa lehengo eguneko kontu hori piztea (-ezko eta -en deklinabide kasuena), baina ez dut ulertzen zergatik den traba, semantikoki, -noren kasua.
>
> Fernando Rey
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago