[itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
Ana Morales
ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ast, Mar 17, 10:30:14, CET 2011
UPV/EHUn orain artea "ateak zabaltzeko eguna" erabili dugu.
Guk ere egunero zabaltzen ditugu ateak langileak eta ikasleak sartzeko, jakina.
Igogailua ere ez dugu erabiltzen igotzeko bakarrik, jaisteko ere erabiltzen dugu
(eta urtu, ez zaigu ura bakarrik urtzen, ardoa ere urtu ahal zaigu). :-)
Ulertzeari dagokionez, iruditzen zait metafora hori ederto ulertzen dela, edo
beste hizkuntzetan bezain ondo behintzat. Gaztelaniaz "puertas abiertas" dugu,
ngelesez "open day" (Elhuyarren "jardunaldi irekia") eta frantsesez "portes
ouvertes" erabiltzen dute.
Proposatu diren beste aukerak ere ederto daude, jakina.
Ana I. Morales
UPV/EHU
________________________________
From: Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wed, March 16, 2011 4:03:37 PM
Subject: Re: [itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
Elhuyarren "jardunaldi irekia" erabiltzen dugu aspalditxotik hori
izendatzeko. Eta uste dut ez garela bakarrak. Eskatu Googlen "jardunaldi
irekia".
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/3/16 Garikoitz Knörr de Santiago <gari a bildua nonbait.com>
> Ingelesez oso ohikoa da "Open Day", "Egun irekia" alegia. Kontuan hartzeko
> aukera bat dela iruditzen zait.
>
> Jasonek aipatu duen "Bisita egiteko eguna" ere egokia da, nire ustez. Eta,
> horren haritik, zer moduz "Bisitarientzako eguna"?
>
> Bestalde, "ate ireki"en bidetik jo nahi izanez gero, ez nuke
> laranja-/laranjazko/laranjaren zukuaren eztabaida berpiztu nahi (edo bai),
> baina nik ez diot eragozpen handirik ikusten "Ate irekien eguna" formari.
>
>
> ----
> Garikoitz Knörr
>
>
>
>
>
>
> El 16/03/2011, a las 12:38, Izaskun Salsidua Onandia escribió:
>
> >
> > Bai, gu horretan ari gara gurean, "Ikastetxea erakusteko eguna" da gehien
> gustatu zaiguna. Hala ere, "Ateak zabaltzeko eguna" erakunde askotan
> erabiltzen da, eta ez du belarrira ondo jotzen. Nire ustez, "Ate irekiak"
> edo "Edonor sartu ahal izateko eguna" askoz ere egokiagoa ikusten dut.
> Eskerrik asko. Izaskun,
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >> To: itzul a bildua postaria.com
> >> From: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> >> Date: Wed, 16 Mar 2011 12:21:25 +0100
> >> Subject: Re: [itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
> >>
> >>
> >> Donostian Suhiltzaileen Etxeko ateak beti zabalik egoten direnez gero,
> >> "herritar guztiak/edonor sartu ahal izateko eguna" eta antzekoak erabili
> >> ohi ditugu.
> >>
> >> Karlos del Olmo
> >> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> >> 943483474
> >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago