[itzul] Zeharko/Zeharreko

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
As, Mar 29, 12:45:17, CEST 2011


Zehazki hiztegiak sistematikoki erabili du "zeharko", ez sarrera horretan
bakarrik. Adibidez, hauetan ere bai:

*transpacífico* */ *Ozeano Barean *zeharko*

*transpirenaico* */** *Pirinioetan *zeharko*.

*esquí de fondo */ landan *zeharko* eski

*transahariano **/ *Saharan *zeharko*

*transalpino /** *Alpeetan *zeharko*

*transandino /** *Andeetan *zeharko*

*transatlántico / ***Atlantikoan *zeharko*

*transcontinental **/ *kontinentean *zeharko*

*transfronterizo **/ *mugan *zeharko*

*transiberiano **a/ *Siberian *zeharko*

*transmediterráneo **/ *Mediterraneoan *zeharko*

*transoceánico / *ozeanoan *zeharko*.

*travesía /* -n *zeharko* ibilaldi

Hala ere, hori ez dator bat tradizioarekin. Adibidez, Orotariko Euskal
Hiztegian ez da "zeharko" ez "zearko" behin ere ageri, Bai, ordea,
"zeharreko" eta "zearreko":

*zehar *(Sust.). *1. *Costado, lado. "Costado. *Zearreko miña *(G-nav), el
mal de costado, la pulmonía"

*zeharreko** bidetara / basarazi nahirik*. EZ *Eliç *301.

- ZEHARREAN. *a) *Horizontalmente. "*Zearrean, *en plano" A *Apend.
*"*Atzamarrak
zearrean ipiñi, *poner los dedos planos" Ib. (s.v.* zear*).  *Mira ezazu
orain, kristaua, zure bizitza zutean eta zearrean eta begira norako ta
norentzat markatua zauden*. AA III 295. *b) *"*Zearrean *(G-azp), a toda
prisa" A. *c) *Oblicuamente. *Ttipoi batez gerruntzetik goiti jauntzia,
taulier-kantail bat petik-gora zeiharrean gerrirat bildua*. JE *Ber *30.

- ZEHARREAN EGON. v. ZEHARRERA JOAN.

- ZEHARREKO. *a) *"Travesero, travesera, *[...] zearrekoa*" Lar. "Travesaño,
*[...] zearrekoa*" Lar y Añ. *b) *(Lar, Hb ap. Lh). "Bastardilla, letra, *
zearrekoa*" Lar.



Euskaltzaindiaren Euskal Gramatikaren V. liburukian:

"**Ikus ondoko adibideetan aipamen zuzenen eta zeharrEkoen arteko aldea"


Gaur egungo erabileran, "zeharreko" da guztiz nagusi, kualitatiboki nahiz
kuantitatiboki. Adibidez:


Euskaltermen 4 "zeharreko" eta 1 "zeharko".

Ereduzko Prosan:

**ZEHARKO: 1  liburu. Isabel Arrigain

ZEHARREKO:** 22 liburu. Patxi Zubizarreta, Iban Zaldua, Itxaro Borda, Xabier
Amuriza, Mirentxu larrañaga, Lourdes Oñederra, Joseba Zulaika, Irene
Aldasoro, Fernando Rey, Fernando Morillo, Jon Muñoz, Juan Garzia, Juan
Ignacio Pérez / Pello Salaburu...


Zientzia eta Teknologiaren corpusean:

ZEHARKO: 2 agerraldi

ZEHARREKO: 78 agerraldi


Tradizioan "zeharko" forma ez da agertzen, eta forma kanonikoa "zeharrEko"
da ("zeharrEtik, zeharrEan, zeharrEra" bezala), hau da, kontsonantez
bukatutako hitzak deklinatzean ezartzen den "e" epentetikoa sartuta. Hala
agertzen da tradizioan, eta halakoa da gaur egungo erabilera nagusia.


Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak



2011/3/29 Itziar <aztiri a bildua futurnet.es>

> Kaixo guztioi. Zalantza bat sortu zaigu: Zehazki hiztegian
> "transfronterizo" begiratuta, "mugan zeharko" dakar. Ereduzko prosan
> begiratuta, berriz, badirudi "zeharreko" dela erabilera ohikoena. Biak dira
> egokiak?
> Eskerrik asko,
>
> Itziar
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago