[itzul] Zeharko/Zeharreko

Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.) aixe a bildua ctv.es
As, Mar 29, 14:21:04, CEST 2011


Hemen, ordea, galdera benetan ez da «zeharko ala zeharreko?» baizik eta 
«[muga]n zeharko ala [muga]n zeharreko?».

«-n zehar» da hemen eztabaidagai duguna, zehazki. Eta badirudi, tradizioan, 
«[mendian, basoan...] zehar» izan dela forma bakarra, hau da, «-ko» ez 
zaiola sekula adizlagun horri erantsi. Halaxe erakusten digute, besteak 
beste, Alfontsok ekarritako adibideek.

Tradizioan izan ez den arren, orain behar baldin bada (eta badirudi beharra 
sortu dela), asmatu egin beharko da. Eta nik uste ondo dagoela «-n zeharko» 
formarekin sortzea. Horrela, ez da nahasten «zuzen(eko)» adjetiboaren 
antonimoarekin.

Hau da, bi forma izango genituzke:

1. «zeharreko» (tradiziotik datorkigun forma) = travesero, del costado, 
horizontal
2. «-n zeharko» (berria) = trans-


Hainbatetan oso baliagarria izan daiteke biak bereizi ahal izatea. Mugan 
zeharreko bide bat hartzea (tomar un camino transversal en la frontera) edo 
mugan zeharko bide bat hartzea (orain arteko euskaran, mugan zehar doan bide 
bat hartzea) ez baita gauza bera.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>


 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago