[itzul] erdia eta bikoitza

Josu Garate josugarate a bildua gmail.com
Ast, Mar 31, 09:59:21, CEST 2011


Kontua ez da, ordea, gauzak sinplifikatzea.
Ikasleek bikoitza kontzeptua barneratu behar dute, eta adierazten ikasi.
Beraz, 4 esateak ez digu ezertarako balio.
Kontua da nola adieraz daitekeen bikoitza testuinguru horretan.
Hain zuzen ere, adierazi dut "colorea la bolsa que tenga la mitad de
juguetes", eta ez "colorea la bolsa que tenga 4 juguetes".
Hori itzultzeko ez nuke laguntzarik eskatuko.
Nik uste dut Patxik proposatutakoak balekoak direla.




Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko marren 30a 17:35):

> Poltsa batean, erreferentziakoan, 8 jostailu ageri dira.
> > Ondoren, beste hiru poltsa ageri dira, eta haietako batek 4 jostailu
> ditu.
> > Nola esan dezakegu "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes".
>
> Uste dut, erdarazkoa anbiguoa dela: batean 8, beste batean 4, eta beste
> bietan?
> Ezin eman da erantzun zuzenik. Dena den ikusi ditudan erantzunen haritik
> joz, hau esango nuke: kolorezta ezazu lau jostailukoa.
>
> Dioni
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre
> de Patxi Petrirena
> Enviado el: miércoles, 30 de marzo de 2011 13:38
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] erdia eta bikoitza
>
>  Aupa, Josu eta gainerakoak:
>
> Lehenbizikorako, bururatzen zaizkidan bietatik, egokiago ematen dit
> "kopuru"
> gabekoak. Zuei?
>
>   - Kolorezta ezazu jostailuen erdiak dituen poltsa.
>   - Kolorezta ezazu jostailu kopuruaren erdia duen/dagoen? poltsa. (?)
>
> Bigarrenerako, zureaz gain (koma jarriko nuke "igelak" hitzaren ondotik
> ere), beste hau:
>
>   - Zuk halako bi igel ditut, eta zuk halako hiru arrain.
>
> Patxi
>
> 2011/3/30 Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com>
>
> > Kaixo,
> >
> > Matematikako ariketa bat itzultzen ari gara.
> > Poltsa batean, erreferentziakoan, 8 jostailu ageri dira.
> > Ondoren, beste hiru poltsa ageri dira, eta haietako batek 4 jostailu
> ditu.
> > Nola esan dezakegu "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes".
> > Ariketaren erantzuna 4 jostailu dituen poltsa da.
> > Baina nola eman daiteke "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes"
> > euskaraz?
> >
> > Beste bat:
> > "Tengo el doble de ranas que tu, y el triple de peces".
> > Niri hau bururatu zait:
> > Igelak zuk halako bi ditut, eta arrainak, zuk halako hiru.
> >
> > Laguntzerik bai?
> >
> > Mila esker aldez aurretik.
> >
> > Josu
> >
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago