[itzul] Who we are / Quiénes somos
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Abe 3, 12:37:13, CET 2012
Bai. Harrokeria dabil zabalduta azkenaldian.
"Nor garen" adierazi beharrean, "Nor gara" botatzen digute webgunean
sartu orduko, eta "prestasuna" ez, baizik eta "prestutasuna"
aldarrikatzen da non-nahi, elkarrizketa-proposamenen garai honetan.
03/12/2012 12:00(e)an, Mikel Gartzia(e)k idatzi zuen:
> Ez nuen sekula pentsatu, baina bai, "Nor garen" behar luke agian.
> "Nor gara" horrek "Bagara nor" adierazten du?
>
>
>
> 2012/12/3 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>
> Egun on,
> Euskarazko zenbait webgunetan (eta ez edozeinetan) "Who we are" /
> "Quiénes somos" ohiko atalen parekoak "Nor gara" izendatuta ikusi
> ditut. Nire ustez "Nor garen" beharko luke (edo galdera-marka jarri)
> Badago azalpenik "Nor gara" aukeratzeko? Iritzirik?
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago