[itzul] Who we are / Quiénes somos

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Al, Abe 3, 13:53:25, CET 2012


Uste dut, funtsean, aurreko batean egindako honako kontsulta hau bera dela: http://ttiki.com/45162 

Martin
 
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: kixmi [mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com] 
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko abenduak 3 12:37
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Who we are / Quiénes somos

Bai. Harrokeria dabil zabalduta azkenaldian.
"Nor garen" adierazi beharrean, "Nor gara" botatzen digute webgunean 
sartu orduko, eta "prestasuna" ez, baizik eta "prestutasuna" 
aldarrikatzen da non-nahi, elkarrizketa-proposamenen garai honetan.

03/12/2012 12:00(e)an, Mikel Gartzia(e)k idatzi zuen:
> Ez nuen sekula pentsatu, baina bai, "Nor garen" behar luke agian.
> "Nor gara" horrek "Bagara nor" adierazten du?
>
>
>
> 2012/12/3 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>
>     Egun on,
>     Euskarazko zenbait webgunetan (eta ez edozeinetan) "Who we are" /
>     "Quiénes somos" ohiko atalen parekoak "Nor gara" izendatuta ikusi
>     ditut. Nire ustez "Nor garen" beharko luke (edo galdera-marka jarri)
>     Badago azalpenik "Nor gara" aukeratzeko? Iritzirik?
>
>







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago