[itzul] Who we are / Quiénes somos

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Abe 3, 14:54:26, CET 2012


Bai, funtsean. Haria laburra da, baina, eta galdera-marka erabiltzea 
hobetsi zuten. Ez dut aukera hori zalantzan jartzen.
Zehar-galdera, bestalde, aspalditik erabili izan da idazpuruetan: 
"Zenbat kalte egiten duen alferkeriak", Geroko 2. kapitulua.
Niri interesatzen zaidana da, dena den, mendekotasun-markarik eta 
galdera-markarik gabekoa erabiltzen dutenen argudioak jakitea. Posible 
baldin bada.  Izan ere, euskalgintzan nor badiren zenbaiten webguneetan 
ere ikusi dut "Nor gara" hori.



03/12/2012 13:53(e)an, martin-rezola a bildua ivap.es(e)k idatzi zuen:
> Uste dut, funtsean, aurreko batean egindako honako kontsulta hau bera dela: http://ttiki.com/45162
>
> Martin
>   
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: kixmi [mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com]
> Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko abenduak 3 12:37
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Who we are / Quiénes somos
>
> Bai. Harrokeria dabil zabalduta azkenaldian.
> "Nor garen" adierazi beharrean, "Nor gara" botatzen digute webgunean
> sartu orduko, eta "prestasuna" ez, baizik eta "prestutasuna"
> aldarrikatzen da non-nahi, elkarrizketa-proposamenen garai honetan.
>
> 03/12/2012 12:00(e)an, Mikel Gartzia(e)k idatzi zuen:
>> Ez nuen sekula pentsatu, baina bai, "Nor garen" behar luke agian.
>> "Nor gara" horrek "Bagara nor" adierazten du?
>>
>>
>>
>> 2012/12/3 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>>
>>      Egun on,
>>      Euskarazko zenbait webgunetan (eta ez edozeinetan) "Who we are" /
>>      "Quiénes somos" ohiko atalen parekoak "Nor gara" izendatuta ikusi
>>      ditut. Nire ustez "Nor garen" beharko luke (edo galdera-marka jarri)
>>      Badago azalpenik "Nor gara" aukeratzeko? Iritzirik?
>>
>>
>
>
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago